wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herriko emakumeen ahotsa entzutea, jasotzea eta hori oinarri hartuta, parekidetasun politika eraginkorrak sustatzea. Horixe da Udaleko Parekidetasun Sailaren eta Emakume Mahaiaren asmo eta helburua. Bide horretan, mahaia indartu eta sendotzea dute helburu ikasturte berriaren hasieran. Hala, urriaren 20an, 17:00etan Emakume Txokoan bilera irekia egingo da herriko emakume guztientzat.

Ibilbide oparoa izan du Emakume Mahaiak; 20 urte dira sortu zela. Emakume Mahaiaren eskaerei erantzun asmoz sortu zen duela 10 urte Emakume Txokoa. Urte seinalatua da aurtengoa, beraz. Egindako ibilbideri erreparatuz, indarrak berritzea eta batzea lortu nahi dute. Horretarako, ikasturte berriarekin batera, bilera irekia deitu dute. Hitzordu horretan, elkar ezagutza bultzatzeaz gain, Emakume Mahaiaren eta Txokoaren berri eman eta ezagutaraztea da asmoa. Bilerara joateko asmoa dutenek aurrez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bideliz joatekoak direla jakinaraztea komeni da urriaren 18a bitartean, antolaketa lanak errazteko.

“Herriko emakumeen ahotsa da mahaia, eta hori sendotu nahi dugu. Jatorri, sentsibilitate, adin… ezberdinetakoak biltzen gara, baina aurrean ditugun erronka berriei erantzuteko, ezinbestekoa iruditzen zaigu emakume gehiagoren inplikazioa”, adierazi du Idoia Arrizabalaga Parekidetasun zinegotziak. Mahaian, besteak beste, berdintasun politiken norabidea hausnartzen da, gero udalean proposatu eta abian jartzeko. Horregatik, herriko emakume guztiak gonbidatu ditu Emakume Mahaia eta txokoa ezagutzeko jarritako hitzordura.