wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uztailerako antolatutako ekintza berezien baitan, datorren asteartean, uztailak 27, haurrentzako ur jolasen parkea izango da egun guztian Betharrametako jolas lekuan. Adin guztietako haurrek jolasteko parkea izango da eta doakoa izango bada sarrera ere, beharrezkoa izango da gonbidapena izatea (guraso edo haurren arduradunek ez dute gonbidapenik beharko eremura sartzeko). Egun osoan zehar, ordubeteko sei txanda izango dira; 11:00etan, 12:15ean, 15:30ean, 16:45ean, 18:00etan eta 19:15ean. Txanden artean, 15 minutuko tartea izango da. Ahalik eta haur gehienek jolasteko aukera izan dezaten, bakoitzak txanda baterako sarrera eskuratzeko aukera izango du. 

Eskuratu zure gonbidapena

1. txanda: 11:00etan

2. txanda: 12:15ean

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 16:45ean

5. txanda: 18:00etan

6.txanda: 19:15ean