wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Aratz-erreka auzoan hainbat hobekuntza obra egiteko lehiaketa publikoa jarri berri du abian Azpeitiko Udalak. Hainbat puntu desberdinetan egingo dira aktuazioak eta gehienez 140.472,61€ko aurrekontua izango dute. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 26an bukatuko da.

Lan horien baitan, alde batetik, auzoko saneamendu sarea orokorrarekin lotzeko hainbat obra egingo dira; besteak beste, auzoko komun publikoak. Horretaz gain, azpiegiturei dagokionez, argiteria, elektrizitate eta telefonia kanalizazioak egingo dira auzoan.

Beste aldetik, berriz, frontoiko estalkian dauden itoginak eta hezetasunak konponduko dita. Horretarako dauden teilak kendu eta horien azpian dagoen egitura iragazgaiztuko da, estalkiaren gainazal osoan taula hidrofugoak eta iragazgaizte-xafla bat instalatuz. Era berean, egoera txarrean dauden teilak eta oso hondatuta dauden egiturako egurrezko habeak birjarriko dira. Frontoiko frontiseko zuloak konpondu eta pintatu ere egingo da.

Azkenik, elizako sarreran dagoen ataripeko estalkia iragazgaiziko da, fatxadaren eta estalkiaren arteko zuloan mortero bat aplikatuz. Era berean, egoera txarrean dauden teilak eta kanaleta berriz jarriko dira.

Lanek, gehienez ere 140.472,61€ko aurrekontua izango dute eta proposamenak aurkezteko azken eguna apirilaren 26a izango da. Behin kontratua esleituta, bi hilabeteko epea izango du esleipendunak obrak egiteko.