wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

IMH eta Azpeitiko Udalaren elkarlanaren baitan, hiru ikastaro eskainiko dira apiriletik abuztura bitartean. Eskainiko den lehen ikastaroa programazio neurolinguistikoaren ingurukoa izango da eta dagoeneko eman daiteke izena. 

IMH eta Azpeitiko Udalak eskaintzen duten formazio eskaintzaren baitan eskainiko da neurolinguistikaren inguruko 16 orduko doako ikastaroa. Maiatzaren 3,4, 10 eta 11-n 9:00etatik 13:00etara izango dira saioak. Osasun alarma egoera dela eta, online izango dira saioak Bigblubotton plataformaren bidez. 

Izen emateko epea zabalik da apirilaren 21a bitartean. Informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 92 telefonora dei dezakete. 

 

Beste bi ikastaro

Ekaina eta uztaila bitartean beste bi ikastaro eskainiko dituzte Azpeitian. Hala, ekainaren hasieran eneagramen inguruko zortzi orduko ikastaroa eskainiko da. Horren ostean, berriz, langile teknikoak pertsona-kudeatzaile izateko hogei orduko formazioa eskainiko da. Bi ikastaro horien inguruko informazioe eta izen ematea, epeak gerturatu ahala eskainiko da.