wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urtez urte ikastetxeen biedz herriko gazte eta nerabeekin Eskolako Agenda 30 proiektuaren baitan egiten den prozesuaren baitan, ikastetxea eta ingurumena zaintzeko bi eskari egin zituzten Urola Ikastola BHI ikastolako DBH3ko ikasleek. Alde batetik, gaikako bilketa sustatzeko ikastetxearen inguruan eta jolastokian ontzi gehiago jartzea eskatu zuten. Eta, bestetik, bizikletak aparkatzeko azpiegiturak zaharkituta zeudelako eta arazoak sortzen zituztelako bizikletetan berritzeko eskatu zuten.

Azpeitiko Udalak eskaera horiei erantzunez, ikastetxean dauden bizikleta aparkaleku guztiak berritu ditu, eta lehen sortzen ziren arazoak ekiditeko beste modu bateko azpiegiturak jarri ditu. Hondakinen gaikako bilketarako 12 ontzi berri ere jarri dituzte. Iraia Korta eta Pello Odriozola DBH 3ko ordezkariak bideratu zuten eskaera eta "gustura" agertu dira egindako eskaerei erantzun dielako udalak eta eskatutakoa egin dutelako. Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak "ingurumena zein herria hobetzeko eskaerak" egiten jarraitzera animatu ditu. 

Ikastetxeko bizikleta aparkalekuak aldatzea 7.800€ inguruko inbertsioa izan da, eta gaikako edukiontzi gehiago jartzea 3.100€ inguru. Beraz, 10.900€ko inbertsioa egin da guztira.