wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Denon Artean etorkizuna. Azpeitia 2030 lemapean, Azpeitiko Udala herriko erronka nagusien inguruko prozesua aurrera doa. Udal tekniko eta ppolitikoen lanketaren ostean, 50 bat herritarrek parte hartu duten bi saioko jardunaldia egin da. Horren ostean, ostiralean, haurren txanda izango da. Herria berramesteko saioa egingo da herriko ludoteketan.

Azpeitiak etorkizunean izan beharko lukeenaren inguruko adostasuna eta ikuspegi partekatua lortzea eta hori gauzatu ahal izateko proiektuak zehaztea da prozesu honen helburua. Bide horretan, herri hezitzaile filosofiaren baitan abiatutako ibilbidea aintzat hartuta, erronka berri honetan ere haurtzaroaren kultura abiapuntu gisa hartu, eta haurrak erdigunean kokatzen dituen partaidetza kultura sustatzea nahi da. Azpeitia hobeago bat egiteko oso lagungarri izan daiteke haurren ikuspegi eta hitza, eta horregatik egingo da saioa ostiralean. Nerabeekin iaz egin zen parte hartze prozesu bat, eta han bildutako proiektu eta ekarpenak ere jasoko dira plan estrategikoan.

Hasierako asmoa, otsailaren hasieran egitea bazen ere, herriko egoera epidemiologikoa aintzat hartu eta zerbitzu publikoak itxita zirenez, bertan behera gelditu zen. Egoerak hobera egin duenez, ostiral honetan egingo da aurrez, ikastetxeen bidez izena eman zutenekin. Izena eman ez baina parte hartzeko gogoa duten aurrek Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera edo 688 758765 telefonora watshapp bidez bidal ditzake bere ekarpen idatzi, marrazki edo bestelakoak.