wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak herenegun sansebastianetarako herriko balkoiak apaintzeko deia egin zuen.  Sansebastianak girotzen joateko, herritarrei balkoiak apaintzeko udalak sansebastianetako banderak eta apaingarriak jarri ditu Aitzaki eta Agirre dendan, herritarrek debalde jasotzeko. Apaingarri horietaz gain, herritarrei beren apaingarri zein banderak egin eta balkoietan jartzera ere animatu dituzte herritarrak.

Apaingarri horiekin batera, danborrik ez duenak txapak ere eskuragarri izango ditu, danborrik ez izatea ez dadin aitzakia izan ekimenarekin bat ez egiteko.