wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

'Amamaren danborra' dokumentalaren grabaketa, irudietan
Hilabeteetako lan ezkutuaren ostean, asteartean estreinatuko da Paola Motok zuzenduriko Amamaren danborra dokumentala. Bertan, duela 40 urte lehen aldiz emakumeak irten zirenetik gaur egun arteko ibilbidearen inguruko istorioak biltzen dira. 22
Danborra jotzen irten zuten lehen emakumeen ausardia errekonozitzeko dokumentala estreinatu eta
Sansebastianak ospatzeko osasun baldintzarik ez badago ere, sansebastian daten baitan hainbat ekintza egitea adostu dute Udalak eta danborradako taldeek. Aurten, gainera 40 urte betetzen dira emakumeek lehen aldiz danborra jotzen irten zirela, eta
Danborra jotzen irten zuten lehen emakumeen ausardia errekonozitzeko dokumentala estreinatu eta
Sansebastianak ospatzeko osasun baldintzarik ez badago ere, sansebastian daten baitan hainbat ekintza egitea adostu dute Udalak eta danborradako taldeek. Aurten, gainera 40 urte betetzen dira emakumeek lehen aldiz danborra jotzen irten zirela, eta

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Gaur, azaroak 25, Emakumeen kontrtako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Udal Gobernuak honako adierazpena kaleratu du. Bertan, hartutako konpromisoak berresten ditu eta herritarrei dei egiten die gaur 19:00etan plazan egingo den kontzentrazioarekin bat egiteko. 

 

COVID-19ren pandemiak gure bizitza eta komunitateak kolokan jarri ditu, pertsona guztien osasunari, segurtasunari, ongizateari eta komunitate-bizitzari erronka handia jarriz. Mundua ulertzeko eta bertan egoteko dugun modua aldatzen ari da. Konfinamenduak, mugimendu-murrizketek eta harreman-mugek agerian utzi dituzte, beren gordintasun osoz, indarkeria matxista mota desberdinei aurre egiten ari diren emakumeen egoera oso ahulak.

Krisi-testuinguru guztiak, pandemia honekin gertatzen den bezala, indarkeria matxista, ugaltzeko, biderkatzeko eta ugaritzeko haztegi bat dira. Indarkeria hori botere-harreman desorekatuen eta emakumeen aurkako diskriminazioaren adierazpen bat da, eta pairatzen ari garen krisi sanitario, sozial eta ekonomikoaren ondorioz larriagotu egiten dira.

Pandemiak sortutako egoeran, arreta jarri behar dugu beren etxeetan, lanetan eta bizi-espazioetan bizirik irauteagatik indarkeriari aurre egiten ari diren emakume eta neskengan. Gizartearen aitorpen eta elkartasun osoa merezi dute. Testuinguru horretan, isolamendua, babesgabetasuna eta ikusezintasuna saihesteko baldintza egokiak sortzeko lanean jarraitu behar dugu. Horregatik, aurten Euskal Herrian hildako lau emakumeak gogoratu nahi ditugu bereziki gaur, bi EAEn eta beste bi Iparraldean. Errealitate mingarri horrek gizarte gisa interpelatu egiten gaitu, lanean jarraitzeko eta mobilizatzeko konpromisoa hartzeko, horrela gerta ez dadin.

Hala ere, horrekin ez da nahikoa. Konpromiso politiko argia behar dugu, gizarteak erakundeei eskatzen baitie emakumeen aurkako indarkeria matxista lehentasun politiko bihur dezatela. Inoiz ez bezala zerbitzu publikoen eta erakundeen laguntza eta baliabide guztiak izateko, emakumeei beren askapen-, berreskuratze-, ahalduntze- eta autonomia-prozesuetan laguntzeko garaia da. Ezinbestekoa da emakumeek duintasunez eta segurtasunez bizitzea merezi duen bizitzarako oinarrizko eskubidea berreskura dezaten. Behar-beharrezko baldintza da, gainera, gure herriak eta hiriak bizikidetza seguru, solidario eta berdinzalerako gune gisa indartu daitezen.

Herritarrengandik hurbil gaudenez, euskal udalok ahotsa jarri nahi diogu gure udalerriek emakumeekiko eta indarkeria matxistaren beste biktima batzuekiko duten elkartasunari. Gure erantzukizuna gure gain hartzen dugu, erakunde, kolektibo feminista eta emakumeen kolektibo, aditu eta gizarteko eragile guztiekin lankidetzan eta koordinatuta. Horregatik guztiagatik, Azpeitiko Udalak konpromiso hauek berresten ditu:

  • Indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen eskubideak arreta-prozesu osoaren erdigunean jartzea, haien beharrak eta eskaerak entzun eta aintzat hartuta, babeserako, arretarako, erreparaziorako eta berriz ez gertatzeko bermerako eskubidea bermatuko duten politika berriak diseinatzeko.

  • Azpeitiko Udaletik sustatzen diren berdintasun-programak egonkortu eta indartzea. Horretarako 2021. urteko aurrekontuetan baliabide ekonomiko eta pertsonalak indartuko ditugu.

  • Gazteen artean indarkeriaren prebentzioari laguntzeko programak indartzea, etorkizuneko indarkeria-egoerak eragozteko funtsezko tresnak direlako.

  • Harremonak programa garatzen jarraituko dugu herriko hezkuntza komunitate osoarekin elkarlanean.

  • Emakumeen ahalduntzea sustatuko dugu, eta horretarako Emakumeen Txokoa erreferentziako gune gisa indartzen jarraituko dugu, bertako zerbitzu eta baliabideak zabalduz. Horren adibide neska gazteen txokoa, gune informala eta abian jarri berri den aholkularitza juridikoa.

Halaber, herritarrei dei egiten diegu mugimendu feministak Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko eguna dela-eta, gaur, azaroak 25, 19:00etan Azpeitiko Plazan egingo den kontzentraziora batzeko.

 

 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information