wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uztailean, oinarriak egoerara berregokitu ostean jarri zuen abian Udalak aurtengo Sustapen Ekonomikorako laguntzen deialdia. Ostiralean bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntza eskatzeko epea ere egun berean bukatuko da.

Krisi ekonomiko eta soziosanitarioak ezjakintasun eta egoera ezegonkorra sortu du eta eragin zuzena du herritarren eta eragile soziosanitarioengan. Udala izanik herritarrek eta eragileek jotzen duten lehen atea, lehen unetik egoerak sortutako beharrei erantzuteko baliabide materiak eta dirulaguntza lineak jartzeari ekin zion. Bide horretan, maiatzaren 23an, ekonomiaren sustapenerako plan integrala onartu zuen Udalak: 11 lan lerro eta 1,7 milioi euro jarri zituen Udalak plan horretarako; horietatik 475.000€ lan munduari bultzada ematera bideratu dira.

Auengo deialdirako aurreikusitako aurrekontua bikoiztu egin du Udalak, "egoerak eskatzen duelako". "Gure helburua beti inor atzean ez uztea izan da, eta egoera honetan ere sektore desberdinei lagunduz krisiari aurre hartzea da. Babes sare integral bat osatu nahi izan dugu", adierazi du Nagore Alkorta alkateak.

Ekonomia sustatzeko laguntzak 2013. urtean jarri zituen abian Udalak, eta orain arteko ibilbidea eta beharrak aztertuz eta herrian dagoen ehun industriala aintzat hartuta osatu da aurtengo deialdia. Laguntza honen helburu nagusia da enpleguaren sorrera eta enpresen lehiakortasuna sustatuz sortu den krisi egoera gainditzea eta eraldaketa ekonomiko eta soziala eraginez lehiakortasun eta garapen jasangarriko beste errealitate batera salto egitea.

Laguntza horiek zehazterakoan hainbat azterketa eta datu izan ditu Udalak oinarri. Alde batetik, pixkanaka goraka doan langabezia tasa izan dute kontuan. Azken datuen arabera, irailean, %9,9koa izan da langabezia tasa (%7,7 gizonezkoena eta %13 emakumezkoena); 735 herritar daude langabezian. “Datu horien atzean izen abizen dun herritarrak daude, eta langabeziari aurre egitea ezinbestekoa da guretzat", gaineratu du.

Horretarako lau lan lerro zehaztu dira, ohiko hiru egokituta eta langileak kontratatzeko laguntza linea berri bat: "Laugarren linea bat sartu dugu aurtengo deialdian, langileak kontratatzeko. Gure herrian langileen sarea handitzea edo gutxienez mantentzea da gure helburua", adierazi du Alkortak. Lagunduko diren lineak:  

1. Merkataritza eta lehen sektorean enplegua eta ekonomia sustatzeko laguntza

2. Industria proiektu estrategikoak eta berritzaileak, enplegua sortu edo mantentzen duten eta garapen jasangarria bultzatzen duten inbertsio proiektuak eta genero-berdintasuna sustatzeko dirulaguntzen lerroak sustatzeko laguntzak

3. Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru laguntza

4. Langileen kontrataziorako laguntza

Kontsultatu Sustapen Ekonomikoarn laguntza lerroen inguruko xehetasunak

 

Ostalari eta merkataritzako inbertsioetarako laguntza
Covid -9aren hedapenari aurre egiteko egindako inbertsioak diruz laguntzeko diru laguntza deialdian eskaerak egiteko epea ere urriaren 30ean bukatuko da.  Merkataritza eta ostalaritza sektoreetan beharrezko inbertsioak lagunduko dira.


• Lokalak eta laneko moduak egokitzea.
• Segurtasun eta osasunaren irizpideak/protokoloak betetze aldera, merkataritza- edo ostalaritza-lokalak moldatzeko inbertsioak eta ekipamendua.
• Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.
Gehienez, 2.000€ko laguntza jasotzeko aukera izango da. Eskaerak egiteko epea urriaren 30ean bukatuko da.

Dirulaguntzaren inguruko xehetasunak kontsultatu.