wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Covid-19 kasuak ugaritzen doaz egunez egun, eta datu kezkagarriak ikusirik, atzo, hainbat neurri berezi hartu zituen udalak. Ondorioz, hainbat zerbitzutan aldaketak izango dira. Hartutako lehen neurrien arabera, kirol instalazioetako, liburutegiko, euskaltegiko eta Emakume Txokoko erabiltzaileek aldaketak izango dituzte. Herriko eragileekin ere harremanetan da udala eta denek beren jarduna eten edo protokolo neurriak zorroztea erabaki dute. 

Kirol instalazioak

Kirol instalazioei dagokionez, igerilekuko eta gimnasioko aforoak murriztu dituzte. Igerilekuan, kale bakoitzean pertsona bakarra ibiliko da; igerileku txikian bi familia egon daitezke aldi berean. Gimnasioan, berriz, guztira 30 lagun elkartuko dira gehinez (15 kardioan eta 15 fitnessean). Pertsona bakoitzak astean ordubeteko hiru txanda harzteko aukera izango du. Horretaz gain, behin-behinean, kirol jarduerak bertan behera utzi dira.

Tenis, padel eta mahai tenisak bi laguneko aforoa dute; saskibaloi kantxak saski bakoitzeko pertsona bat ibiliko da eta futbol zelaian porteria bakoitzeko bat.

Neurri horiek zorrotz betetzeaz gain herritarrei eskuak zerbitzua jasotzerakoan garbitzeko eta maskara erabili behar dutela (kirola egiterakoan salbu) gogoratu nahi zaie.

 

Liburutegian ere, oinarrizko zerbitzua

Liburutegian, beste hainbat kultur ekitaldiren gisan, datorren asterako antolatutako ekitaldiak bertan behera utzi dira. Horretaz gain, zerbitzua egokitu dute zerbitzua eskainiz herritarren segurtasuna bermatzeko. Hala, ezingo dira apaletatik liburuak, DVDak eta abar hartu. Harreran eskatu beharko dira eta liburuzainek bilatu eta emango dizkiete erabiltzaileei beharrezko liburuan, Konfinatuta edo liburutegira joaterik ezin dutenentzat Liburuak etxera zerbitzua mantenduko da.

 

HerriEuskaltegian eta Emakume Txokoan aurrez aurrekoak murriztu
Azpeitiko Udal euskaltegian ere segurtasun protokoloak zorroztu dira. Hala, aurrez aurreko klaseen klase kopurua murriztuko dute ikasleen segurtasuna bermatzeko.
Emakume Txokoan, berriz, aurreikusten diren ekintzak Streming bidez egiteko asmoa dute; ez balitz posible atzeratu egingo dituzte eta hainbat kasutan ikastaroak online eskainiko dituzte edo behinbehinean eten egingo dira.

 

Eragileekin elkarlanean
Udalak egunez egun jarraituko du herriko datuen bilakaera, eta beharrezko neurriak hartzen edo egokitzen jarraituko du. Horretaz gain, atzotik kultur, kirol zein eragile sozialekin erronda bat egiten ari da. Eragile guztiek udalaren irizpideekin bat egin eta beren jarduerak eten edo orain arteko protokoloak zorroztea erabaki dute.