wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Urte askoko gorabeheren ondoren, Urrestillako bidegorria bisitatu dute Udal eta Foru agintariek. Nagore Alkorta alkatea eta Aitor Bereziartua hirigintza eta ingurumen zinegotzia Rafaela Romero mugikortasun diputatuarekin izan dira bidegorria ikusten, gaur goizean.

Bidegorria urte luzez herritarrek eginiko eskariei erantzunez eraiki da, faseka. Lehen fasea Landetako kaskotik Atxubiagako biribilguneraino Udalak egin zuen 2018. urtean. Ondoren, iaz, bigarren fasea eraiki zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Bide berriak 1.550 metroko luzera eta 3 metroko zabalera du, eta txirrindularien eta oinezkoen arteko elkarbizitza ahalbidetzen du. Bidegorri hori Azpeitiko eta Gipuzkoako bidegorri sarea osatzera etorri da. Bidegorria herri barruko sarearekin lotzeko faseko obrak egingo ditu udalak, baina Alkortak aurreratu duenez, gaur bertan sinatu dute obra kontratua eta urrian hasiko dira lanak, urtea bukatzerako amaituta izateko. Bidegorria bere osatasunean egiteko 1.335.810€ko inbertsioa egin dute Udalak eta Foru Aldundiak.

Alkortak Azpeitia eta Urrestilla lotzen dituen bidegorria herriko bidegorri sarea osatzeko pauso garrantzitsua izan dela azpimarratu du: “Bidegorri honek herritar askoren mugikortasun ohiturak aldatzea ekarri du. Bidegorria bukatu zenetik herritar asko eta asko dira oinez zein bizikletaz mugitzen direnak bi guneen artean, eta herritarren paseorako gune natural bilakatu da hilabete gutxian bidegorria. Bizi dugun egoera berezi honetan, gainera, espazio berdeen eta paseorako guneen beharrari erantzuteko azpiegitura bilakatu da”. Romerok azpimarratu du “egungo testuinguru berezi honetan, bizikletaren erabilera segurua eta jasangarria bultzatu behar dugu, baita osasun egoera honi erantzuteko ere”.

Gaur gertuago dago Azpeitia Urrestillatik duela urtebete baino; hori ekarri du bidegorriak. Hori mugikor jasangarriaren ikuspegitik oso positiboa da azpeitiarrentzat.

Bidegorria egiteko ezinbestekoa izan den Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko elkarlana ere balioan jarri nahi izan du Alkortak: “Erakundeen arteko elkarlana beharrezkoa da herritarren beharrei erantzun egokia emateko, eta kasu honetan, eskerrak eman nahi dizkiot mugikortasun sailari”, gaineratu du. Romerok ere elkarlana izan du hizpide: “Horrelako proiektuek bat egiten dute herritarren beharrekin eta mugikortasun iraunkorraren alde partekatzen dugun apustu estrategikoarekin. Bidegorri honek, adibidez, lurraldean mugikortasun arduratsua bultzatzea eta herritarren bizi-kalitatea hobetzea ahalbiderako ditu”.