wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
    Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
    Kultur eta lehen sektoreari lotutako bisita gidatuak egingo dira abuztuan, ohiko ondare historikoa ezagutzeko bisitekin batera. Eredu propioa duten herriko proiektuak bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Read more...
  • Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta ardura eskatu diete herritarrei kutsatzeak ekiditeko
    Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Read more...
  • Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
    Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde Zaharrean”, adierazi du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako buruak. Normaltasun berria sartu zenetik, astez aste, neurri desberdinak hartzen ari gara horrrelakorik gerta ez dadin. Hasieratik terrazen zein tabernen ordutegia zorrotz betetzen da, besteak beste: “Azken asteotan tabernariekin ere hainbat jarraipen bilera egin ditugu, eta azken astean, tabernetako aforoaren kontrolean jarri da arreta berezia, eta hori betetzeko gainean egon gara”, zehaztu du. Hala ere, ikusi da nahikoa ez dela eta bihar tabernariekin duten bileraren ostean, neurriak zorroztuko ditu Udalak. Jende pilaketarik ez sortzeko udaltzaingoko baliabideak indartuko ditu eta jende asko dagoen guneetan maskarilla erabiltzea beharrezkoa dela gogoraraziko du. Read more...
Azpeitia bizi: euskara, euskal kultura eta herriko proiektuak barrutik ezagutzeko aukera
Kultur eta lehen sektoreari lotutako bisita gidatuak egingo dira abuztuan, ohiko ondare historikoa ezagutzeko bisitekin batera. Eredu propioa duten herriko proiektuak bertatik bertara ezagutu eta bizitzeko aukera eskainiko zaie bisitariei. Uda
Udalak eta tabernarien elkarteak ordutegia murriztea adostu dute eta  ardura eskatu diete
Uztailaren 24, 25, 30 eta 31n eta abuztuaren 1ean taberna, jatetxe eta soziedadeak 00:00etan itxiko dira. Ostalariek eta udal ordezkariek herritarrei ezarritako irizpideak bete eta erantzunkizunez jokatzeko eskatu die. Uztailaren hasieran eman
Jende pilaketarik gerta ez dadin neurriak zorroztuko ditu Udalak
Azpeitiko Udala kezkatuta dago hainbat momentutan, batez ere, Alde Zaharrean eta asteburuetan, sortzen diren jende pilaketekin: “Egoera zaila da, izan ere, tabernetako aforoa kontrolatuta, jaso dezaketen baino jende gehiago ari da pilatzen Alde

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Datorren larunbatean, abuztuak 1, urtero egin ohi den bezala, Munoaundiko Burdin Aroko herrixka gotortua ezagutzeko aukera izango da, 11:00etatik aurrera egingo den bisita gidatuan. Bisita doakoa izango da, eta interesa dutenek 11:00etarako Azkoitiko Abaraxka aterpetxera azaldu beharko dute.

Bistara doazenak, lehenik eta behin, 25-30 minutuko ibilaldi erraz bat egingo dute herri haserritura iritsi arte; han bisita gidatuaz gozatzeko aukera izango dute, eta ondoren, berriz, oinez bueltatuko dira irteera lekura. Bisita gidatura joan, baina oinez iristeko zailtasunak dituzten lagunentzat ibilgailuak izango dira Munoandira iristeko. Bisita gidatua, Aranzadi Elkarteko kide eta Munoandiko aztarnategiko arduradun den Antxoka Martinezek gidatuko du.

Bisita gidatua elebitan egingo da; euskaraz eta gazteleraz. Bisitara doazenai mendiko botak edo mendirako zapatila egokiak, jaka eta ura ematea gomendatzen zaie.

 

Munoandiko Burdin Aroko herrixka gotortua

Munoaundi Burdin Aroko gaztelu zahar, kastro edo herri harresitu da, Txalintxo edo Munoaundi mendian dagoena. 2003ko urriaren 7an, Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen. Munoaundiko aztarnak Burdin Arokoak dira. Gipuzkoan, gaur arte, horrelako beste hamar aurkitu dira gutxienez (Buruntza, Basagain, Iruntxur, Murugain, Murumendi, Muru, Akutu, Santiagomendi, Boluntxo, Belaku). Gainera, modu sistematikoan indusi zen lehenetarikoa izan zen (Basagainez gain). Indusketari esker, ordura arte ia jorratu gabe zegoen arkeologia-eremu bat ikertzen hasi zen Aranzadi Zientzia Elkartea. Aro horretako ondo kontserbatutako arrastoak bilatu dira bertan. Gaur egun, oraindik ere udaro 25 bat lagun izaten dira bertan indusketa lanetan, Azpeiko Udalak Azkoitikoarekin batera bultzatzen dituen lanak dira.

Zeramika puskez gain, errota zirkular baten zatia, burdinezko aizto bat, neurketa markak dituen kono-enbor formako pisu bat, burdin xafla bat eta brontzezko fibula bat (azken hauek honelako aztarnategietan oso bakan agertzen diren materialak) aurkitu zituzten. Ezkurra eta bestelako haziak ere aurkitu dituzte.

Herriak 7 HA-ko eremua hartzen du. 2 m inguruko zabalera duen harresiak ez du herri osoa inguratzen; ekialdean duen maldan ez baitu babes artifizialen beharrik. Barruan aterrazamendu bat egina du bizilekuak atontzeko, hain zuzen, eta harresitik kanpo, beherago, beste bigarren bat. Aipatutako barruko eremu horretan, hormatik gertu, bizileku ziren zoruak aurkitu dira. Mendebaldean oinplano karratu edo poligonaleko bi dorrez babestutako sarrera dauka eta baita pasabide horretara eramaten duen bide perpendikular bat ere.

 

Aztarnategiaren historia

1995ean aurkitu zuten A. Olano, G. Alijostes eta S. San Josek, C. Olaetxeak koordinaturik. Sonia San Joseren zuzendaritzapean azterketa eta zundaketak egin ostean, 2006tik aurrera ikerlari berak induskatu zuen. 2016tik aurrera, Antxoka Martínezek zuzentzen du indusketa arkeologikoa.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information