wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ekainaren 15ean ireki zen barruko igerilekua, eta pixkanaka-pixkanaka ari da normaltasuna berreskuratzen. Prebentzio neurriak beharrezkoak dira oraindik, baina udala hasi da erabileraren arabera, neurriak egokitzen. Hala, erabiltzaileei erraztasunak eman asmoz, gaurtik kanpoko igerilekuan bezala, barruko igerilekuko, fitness gelako eta muskulariorako txandak online hartzeko aukera dago www.erreserbak.azpeitia.eus helbidean.

Hainbat aldaketa

Txandei dagokionez, orain arteko erabilera neurtuta, barruko igerilekura astean hiru aldiz joateko aukera izango da hemendik aurrera eta muskulaziora astean bost aldiz, ordu eta erdiz. 

Uda sasoian, abuztuan, mantenu lanak egiteko itxita izan ohi da epe batez barruko igerilekua. Aurten, ordea, alarma egoera dela eta itxita egon den epealdia aprobetxatu da lan horiek egiteko, eta, beraz, abuztu osoa irekita izango da. Kanpoko igerilekua, berriz, irailaren 27a arte irekita izango da. 

Egoera ikusita, normaltasunerako pausoak pixkanaka leuntzen doaz. Udalak orain artean erabiltzaileek erakutsitako jarrera eskertu nahi du, eta denok arduraz jokatzen jarraitzeko deia egin du.