wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Gaur goizean aurkeztu dute Izarraizko bira Azpeitiko Alkate Nagore Alkortak, Javier Zubizarreta Azkoitikoak eta Mikel Arregi Zestoakoak, Izarraizko Atea parkean. "Herritarrek zein bisitariek naturaz eta aisiaz gozatzeko aukera paregabeak eskaintzen ditu Izarraitzek. Aurten, inoiz baino gehiago naturaz eta aire libreaz gozatzeko planak egin eta eskaini behar ditugu, eta Izarraizko Birarekin horixe eskaini nahi dugu, naturaz eta aisiaz gozatzea", adierazi du Alkortak. 

Izarraitz eremu naturalak herritarren aisialdi eta turismo jarduerarako dituen aukera anitzei (igoerak, eskalada, BTT e.a.) beste bat gehitu nahi izan die Azpeitiko Udalak Azkoitiko eta Zestokoarekin batera, Iraurgi Berritzenen bidez. Mendikate osoari erdi magaldeko altueran bira osoa ematen dion ibilbidea homologatu eta seinalizatu du, eta irteera puntu bat du bailarako udalerri bakoitzean; Azpetian Izarraizko Atea parkean.

Ingurunea, aisialdia eta turismoa bezalako alorrak ikutzen dituen Eskualde ikuspegiko proiektua izanik,  Iraurgi Berritzen garapen agentziaren bidez osatu da proiektua. Segmentu desberdinetara bideratutako eskaintza turistikoa zabaltzeduko du eskaintza horren;  konkretuki natur turismoari dagokiona.
Herritarren erabilera eta gozamenerako lehendabizi, eta naturguneetan eta aire librean jarduerak egiteko zale diren ororen erabilerarako egiten da eskaintza hau. Helburua beraz bikoitza da, herritarrei aisialdirako aukera bat eskaintzea eta bisitariak erakartzea. 

Seinalizazioa integrala jarri da

Hasierako panel informatiboak jarri dira, ibilbidean zehar norabide geziak denbora eta distantziak zehaztuz eta marka hori eta zuriak ibilbidea jarraitu ahal izateko. Horretaz gain, Izarraitz mapa turistikoa, Izarraizko Bira informaziorako mapa teknikoa eta ikusentzunezko bideo bat ere prestatu dira bira ezagutarazteko.