wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Anbulatorioko zubia herritar guztientzat irisgarriagoa egiteko obrak esleitu ditu Udalak
Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko lanak esleitu dira eta uda ostean hasiko dira obrak. Azpeitiko Udalak
Esklabetako alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko  6 milioi euroko inbertsioa onartu da
Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipaziorako 48 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten 2018an. Nagore Alkorta alkateak “proiektu inportantea” dela eta sei milioiko “inbertsioa lortzea garrantzitsua” izan dela gaineratu du. Azpeitian azken
Astelehenean, uztailaren 6an, irekiko dira kanpoko igerilekua eta ur-txorroak
Egunean bi txanda izango dira, goizetan 11:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Txanda bakoitzean 150 pertsona sartuko dira igerilekuan, gehienez eta aurrez txanda hartu beharko da. Ostiralean, udal webgunean jarriko da txandak hartzeko

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Datozen bost asteetan izango diren ekintzak zein izango diren zehaztu ditu Udalak, eta izen ematea ere dagoeneko zabalik dago. Datorren astean, adibidez, tren museora bixita, zumba edo sukaldaritza tailerrean parte hartzeko aukera izango dute herriko haur eta gaztetxoek, bakoitzak bere adinari dagokion ekintzaren arabera. Datorren asteko ekintzetarako astelehenean itxiko da izen ematea.

Deskeskalatzearen bukaeran normaltasun berrirako Eusko Jaurlaritzak ateratako protokoloa aztertu ostean, Azpeitiko Udalak herriko gaur eta gazteei zuzenduriko hainbat ekintza antolatzea erabaki du uztailerako. Adin tarte desberdinei zuzenduriko ekintzak izango dira, eta astero ekintza batetaz gozatzeko aukera izango dute, bost astez.


Bost astez antolatuko dira ekintzak, lehen ekintzak datorren astean bertan gauzatuko dira. bost eta zortzi urte arteko haurrak dituztenek familian egiteko ekintza bat izango dute astearte arratsaldeetan; zortzi eta hamabi urte artekoentzako ekintzak ostegun goizetan egingo dira eta hamabi eta hamasei urte artekoentzat  asteazken goizetan. Hamasei eta hamazortzi Gaztelekuko hezitzaileekin planak adostuko dituzte, talde txikietan egiteko.


Izen ematea
Ekintza puntualak izanik, ekintza bakoitzerako eman beharko da izena. Ekintza guztietarako izen ematea irekita dago eta datorren astekoetarako izen ematea astelehenean itxiko da. Beste izen emateak ekintza egin aurreko ostiraletan itxiko dira.


Izen ematea, sarean, formulario bidez egingo da; hala ere, horretarako aukerarik ez dutenek 10:00etatik 12:00ak bitartean Gazte Informazio Bulegora deituta ere izango dute horretarako aukera (Telf: 943 15 71 60).


Ekintzen ez dute parte hartzaile mugarik; hala ere, ekintzaren batean uste baino jende gehiagok izena ematen badu beharrezko txandak egingo dira, jende pilaketarik ez gertatzeko eta baliteke ordutegi desberdinak izatea. Zenbait ekintzetarako, jende pilaketarik ez egiteko, ordu bat baino gehiago zehaztu dira, pertsona bakoitzak horietako batean soilik eman beharko du izena, guztiek izan dezaten aukera parte hartzeko.

Ekintzen parte hartzaileei eguna baino egun bat edo bi aurretik whatsapp bidez jarriko da  Gazteria Saila harremanetan xehetasunak eta eraman beharreko materiala zein izango den adierazteko, besteak beste. 

Bete beharreko protokoloa

Ez ohiko egoera honetan, Covid-19aren hedapena ekiditeko helburuarekin, hainbat protokolo bete beharko dira ekintza horietan ere. Beraz, ezinbestekoa izango da ekintzak modu egokian garatzeko parte hartzaileek arduraz jokatzea eta hezitzaileen azalpenei kasu egitea. Izen ematean bertan guraso edo tutore legalek ekintza horietan arduraz jokatzeko konpromisoa hartuko dute.


Ekintzaren hitzordura maskarilla jantzita etorri beharko dute parte hartzaileek; ekintzetan 1,5 metroko distantzia mantenduko da, beraz maskarilla janztea derrigorra izango ez den arren, gomendagarria izango da.


Ekintza hasterako gorputzeko tenperatura hartu eta eskuak garbitu beharko dituzte parte hartzaileek. Covid-19arekin bateragarriak izan daitezkeen sintomak dituzten haur eta gurasoek arduraz jokatu eta etxean gelditzeko deia egiten zaie; beraien osasuna eta beste herritarren osasuna zaintzeko.

Egitaraua


Familia Ekintzak (HH5 LH6 arteko haurrekin)
Ekainak 30, 16:00etatik 18:00etara: Tren museora bixita
Uztailak 9, 16:00etatik 18:00etara: Oztopo zirkuitua
Uztailak 14, 16:00etatik 17:30etara edo 17:30etik 19:00etara: Zumba
Uztailak 21, 16:00etatik 18:00etara: Sakona etxaldera bixita
Uztailak 28, 16:00etatik 18:30etara: Xaguxatar ibilbidea

LH3- LH6ko haurrentzako
Uztailak 2, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Zumba
Uztailak 9, 10:00etatik 12:00etara: Oztopo zirkuitua
Uztailak 16, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Txirrindularitza Lagun Onak Txirrindulari elkartearekin (Ibilaldia, zirkuitua…)
Uztailak 23, 10:00etatik 11:30era edp 11:30etik 13:00etara: Eskalada
Uztailak 30, 10:00etatik 12:30era: Xaguxatar ibilbidea

DBHko gaztetxoentzako ekintzak
Uztailak 1, 10:00etatik 12:00etara: Sukaldaritza tailerra
Uztailak 10, 10:00etatik 12:00etara: Oztopo zirkuitua
Uztailak 15, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Zumba
Uztailak 22, 10:00etatik 11:30era edo 11:30etik 13:00etara: Eskalada
Uztailak 29, 10:00etatik 12:30era: Eskulanak (poltsak, karterak...)

 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information