wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Anbulatorioko zubia herritar guztientzat irisgarriagoa egiteko obrak esleitu ditu Udalak
Anbulatorio atzetik Matxinada kalerako zubiak malda handia du; irisgarritasun arazoei aurre egiteko asmoz, zubia egokitzeko lanak egingo dira bi fasetan. Lehen faseko lanak esleitu dira eta uda ostean hasiko dira obrak. Azpeitiko Udalak
Esklabetako alokairu sozialeko etxebizitzak egiteko  6 milioi euroko inbertsioa onartu da
Esklabetako eraikinean, gazteen emantzipaziorako 48 etxebizitza egiteko hitzarmena sinatu zuten 2018an. Nagore Alkorta alkateak “proiektu inportantea” dela eta sei milioiko “inbertsioa lortzea garrantzitsua” izan dela gaineratu du. Azpeitian azken
Astelehenean, uztailaren 6an, irekiko dira kanpoko igerilekua eta ur-txorroak
Egunean bi txanda izango dira, goizetan 11:00etatik 14:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Txanda bakoitzean 150 pertsona sartuko dira igerilekuan, gehienez eta aurrez txanda hartu beharko da. Ostiralean, udal webgunean jarriko da txandak hartzeko

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Martxoaren 15ean Covid-19aren ondorioz ezarritako alarma egoerak Azpeitiko zein Urola Erdiko enpresa industrialetan izaten ari den eragina gertutik aztertzean ari da Azpeitiko Udala. Egoeraren jarraipena egiteko, Nagore Alkorta alkatea, Zestoa eta Azkoitiko ordezkariekin batera Iraurgi Berritzenen baitan eta Enpresa Guneako ordezkariekin elkarlanean ari da. Egoeraren diagnostikotik abitatuta, aukerak aztertu eta neurri eta ekintzak abian jartzea da helburua.

Bide horretan, orain artean hartutako erabakien eta abian jarritako ekintzen baitan abian jarritako diru laguntzen bitartekaritza zerbitzua eskaini zaie Industria arloko 43 enpresari. Enpresen proposamenei erantzunez enpresaren antolaketa eta kudeaketaren inguruan sortu diren egoera berriei aurre egiteko, lan bilera telematiko desberdinak antolatu dira. Helburua da enpresen artean, gai desberdinen inguruan informazioa eta esperientziak konpartitzea. Besteak beste, pertsonen kudeaketa neurriak; segurtasun eta prebentzioa; telelanaren kudeaketaren regulazioa eta taldeen kudeaketa eta deseskalada fasearen kudeaketa .

Ekainaren 18an eginiko azken bileran, enpresen egoeraren diagnostikoan atzemandako beharrei erantzuna emateko, abian dauden zerbitzuez gain, enpresa industrialei zuzendutako laguntza-ekintza berriak abian jartzea adostu zen. Hain zuzen, interesa duten enpresetan aditu ezberdinen partehartzea lagunduko da. Enpresen estrategia eta negozio ereduen berdefinizioa, finantza-ekonomikoa eta digitalizazioaren eremuan aurrerapenak egiteko arloak lagunduko dira, zehazki.

Egoeraren azterketa, gertutik
Udala Iraurgi Berritzen garapen agentziaren bidez. maiatzaren 18tik ekainaren 8a bitartean, industriaren egoera azterketa burutu da 163 enpresa industrialei luzatutako galdeketaren bidez.

Jasotako erantzunek eskualdeko enplegu indurtrialen %65a islatzen du, beraz industriak sortzen duen enpleguaren bi herena izanik, emaitza esanguratsuak dira.

Zerbitzu edo produkzioaren jardueran izandako eraginari buruz galdetuta, enpresen %87,3ak eskaerak gutxitu, eta %58,7ak ekoizpena gutxitu zaiela adierazi dute. Inbertsioak egokitu beharra izan dute enpresen %31,7ak. Salmentak gutxitu zaizkie enpresen %78aari. Jardueraren antolaketan hartzen ari diren neurrien inguruan, berriz, telelana aplikatzen ari dira maila desberdinetan enpresen %79,4a; lan txandak berrantolatu dituzte %57ak; eta aparteko kontziliazio neurriak enpresen %46ak hartu dituzte. Enpresen %32ak berriz, ezaugarri ezberdinetako ABEEE-ak aplikatu dituzte.

Etorkizunera begira galdetuta, enpresen %47ak eragin izatea espero du. Enpresen erantzunen arabera, eskaerak gutxitzea (%84,1); ekoizpena gutxitzea (%65,1); inbertsioak egokitu beharra (%49,2) eta diruzaintzako tentsioak (%54) aurreikusten dituzte.

Egoera hau bukatzen denean hartzeko asmoa duten neurrien artean aipatu dituzte besteak beste, epe luzeko estrategia berdefinitzea (%49,2); enpresa jarduera dibersifikatzea (%50); digitalizazioan aurreratzea (%43) eta telelana bultzatzea (%20).

 

Alarma egoeraren eragina, datutan
Langabeziari dagokionez, igoeraren joera nabarmentzen hasi da. Maiatzean, eskualdeko langabezia indizea %9,8koa izan da; %8,1 gizonezkoetan eta %11,9 emakumezkoetan. Azken hiru hilabeteetan, otsaila eta maiatza bitartean, eskualdeko langabetu kopurua 277 pertsonetan hazi da; guztira 1.544 herritar aurkitzen dira gaur egun egoera horretan.

Enplegu deusezpenari dagokionez, afiliatu kopuruaren bilakaeran 2019 urtearekin alderatuta %1,7 jeitsi da. Azken hiru hilabeteetan eman den jaitsiera, batez ere, eraikuntzan eta zerbitzuetan eman da;merkataritza eta ostalaritza kasu.

Azken hilabeteetan eskualdean zenbatu diren Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Expedienteei (ABEEE) dagokionez, 389 Aldi Baterako Enplegu Erregulazio (ABEE) eskaera egin dira, Zerbitzuetakoak dira %77,9a eta enpresa industrialenak dira %22,7a. ABEE horiekk, 2.478 langilengan eragiten dute. Martxoaren16tik maiatzaren 18a bitartean egin dira eta erregistratu diren expedienteen %82,8a jardueraren etenera bideratu dira.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information