wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

2.000 dei baino gehiago egin dira boluntarioen bidez, eta hainbat herritar ari da udalaren laguntza
Alarma egoera ezarri zenetik, zaurgarrienak izan daitezkeen herritarren egoera ezagutzeko 2.000 dei baino gehiago egin dira, eta 200 pertsona ingururi ari da udala zerbitzuak eskaintzen. Lan hori egiteko, udalaren deiari erantzunez 136
70 urtetik gorako herritarrei deituko zaie beren egoeraren inguruan galdetu eta asistentzia
Azken egunotan, osasun publikoa, eta batez ere, adinekoen eta patologia desberdinak dituzten herritarren osasuna eta egoera pertsonala dira lehentasun eta kezka nagusi Azpeitiko Udalean. Bide horretan, neurri desberdinak hartzen ari da Udala:
600.000€ko urgentziazko udal diru-laguntza norbanako, familia, merkataritza establezimendu txiki
Martxoaren 14ko 463/2020 Errrege Dekreturen bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako ALARMA EGOERA deklaratu da. Alarma egoera horrek zuzenean eragiten dio Hego Euskal Herriari, eta zehazki, Azpeitiko herriari. Hasierako neurrien
arreta zerbitzua
azpeitia turismoa es
udal tramiteak1
denonartean

Azpeitiko Udala eta boluntario sarea Azpeitira bizitzera etorritako etorkinei deika hasi dira. Dei horien helburua da pertsona horiei beharrezko informazioa ematea eta koronabirusaren inguruko prebentzio zein konfinamendu neurriak ezagutzen dituztela bermatzea. Hain zuzen, herriko pertsona babesgabeenei begira ari dira lanean boluntarioak, eta ildo horretan, garrantzitsua ikusi dute etorkinak behar bezala informatzea. Izan ere, informazio-sare, ohitura, hizkuntza… desberdinak izan ditzakete pertsona horiek; askok egoera sozial konplikatua bizi dute, sorterritik eta familiarengandik urrun daude, eta herritar bezala, haiek ere babesteko, informazioa berme guztiekin helarazi behar zaie. Horretarako, hainbat herrialdetako boluntarioak ari dira deiak egiten, eta guztien artean saiakera egiten ari dira hainbat hizkuntzatan pertsona horiengana hurbiltzen, hartzaileak ahalik eta erosoen senti daitezen.

Nagore Alkorta alkatea eskerrak eman dizkie boluntario lanetan dabiltzan 130 herritarrei: “Boluntarioen laguntzarik gabe, ezingo genuke horrenbeste herritarrekin zuzeneko harremana mantendu, eta benetan ari dira beharrezko lana egiten”. Alkateak nabarmendu du indarrak batzen direnean “eraginkorrago” lan egiteko aukera dagoela, eta horren erakusle dela ezohiko egoera honetan herritarrak erakusten ari diren ilusioa eta gogoa. Horrez gain, garrantzia eman die herritarren ideia eta proposamenei ere: “Denon artean pentsatutako eta egindako ekintzek balio handiagoa dute. Etorkinei begira lan egiteko proposamena boluntario taldetik etorri da, eta asko eskertzen dugu horretan ere laguntzea”.

Adinekoei deika jarraitzen dute boluntarioek

Beste estatu batzuetatik Azpeitira etorritako bizilagunez gain, 70 urtetik gorako adineko guztiei deika ari dira boluntarioak. Denera, 2.528 adinekori deituko zaie; datozen egunotan bukatuko dute horrekin. Herritarren osasuna zaintzeko, lehentasunezkotzat hartu da adinekoak ondo informatuta izatea eta beharrezko laguntza dutela jakitea. Deiarekin, informazioa ematen zaie eta zer moduz dauden galdetzen zaie. Horrez gain, erosketak egiteko, farmaziako produktuak erosteko edo hondakinak ateratzeko laguntza eskaintzen zaie.

Deiekin hasi aurretik, gutun bat bidali zitzaien 65 urtetik gorako herritar guztiei. Bertan, informazioa eta egunerokoari aurre egiteko informazioa eskaini zitzaien. Horretarako, bi telefono zenbaki ditu udalak 943 15 71 92 eta 943 54 79 83. Horrez gain, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita ere, laguntza edo informazio gehiago jaso daiteke.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information