wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Kiroldegiko jatetxe-taberna irekita izango da berriro bihartik aurrera; 19:00etan izango da irekiera luntxa. Astelehenetik igandera 10:00etatik 22:00etara izango da irekita eta gosari, bazkari, afari eta bestelakoak ere eskainiko ditu.


Aurreko kudeatzaileak jarduera eten ostean, Azpeitiko Udalak kiroldegiko taberna berriro abian jartzeko lehiaketa publikoa egin du, eta bihartik aurrera berriro martxan izango da. Bihar irekiera 19:00etan izango da, eta ondoren egunero izango da irekita.


Azaroan jarri zuen lehiaketa publikoa abian Udalak eta Dima Santos Labakak kudeatuko du bihartik aurrera azpiegitura hari esleitu ostean. 10:00etatik 22:00etara izango da irekita astelehenetik igandera bitartean. Menuak, gosariak, bazkariak, afariak... eta bestelakoak eskainiko dira bertan. Taberna-jatetxeko telefonoa 943 08 94 12 izango da.


Ezarritako ordaindu kanona 300€ + BEZ izango da, eta ohiko jarduneko gastuak bere gain hartuko ditu kudeatzaileak.