wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Iristear dira karnabalak eta festa egunekin batera, eraso matxistei aurre egiteko kanpaina berezia jarriko da, herritarrak gustura libre eta seguru gozatzeko. Azken urteotan saninaziotan, karnabaletan eta Sanjuandegiko festetan eta santotomasetan jarri ohi du festa giroan erasoen inguruko sentsibilizazioa egin, informazioa eskaini eta arreta zerbitzua eskaintzeko.

Eraso matxista gabeko gunea
Plaza txikian jarriko da eraso matxistarik gabeko gunea, Jai eta Astelehen Karnabalean. Bertan, gaian adituak diren pertsonak izango dira erasoen inguruko informazio eta kezkak argitzen, aholkatzen eta laguntza eskaintzen. Otsailaren 23an, igandean, 20:30etaik 01:00etara izango da eta otsailaren 24an, astelehenean, 20:30etik 06:00etara, ohi bezala, Plaza Txikian. 

Arreta telefono zuzena
Ohiko telefono bideez gain, hau da, larrialdi zerbitzuetara (112), udaltzaingora (943 15 13 13) eta Ertzaintzara (943 08 37 80) deitzeko aukeraz gain, Azpeitiko Udalak arreta zerbitzuko telefonoa ere badu, zuzenean, adituekin harremanetan jartzeko: 688 751 000. Bi egun horietan 20:00etatik 08:00etara eskainiko da eraso matxistei aurre egiteko arreta. Telefonoaren bestaldean profesional baten arreta izango dute deitzen dutenek.