Astelehen Karnabaleko mozorro lehiaketan karnabal giro onena duen tabernak ere saria jasoko du, ohi bezala. Lehiaketan parte hartu nahi duten tabernek, aurrez, izena eman behar dute; gaurtik otsailaren 21era (ostirala) bitartean egin dezakete parte hartu nahi dutenek, Kultura Sailean (943 157 068).
Udalak tabernak ere disfrazatu eta festaren parte izatera animatu nahi ditu lehiaketaren bidez. Afaria irabaziko du mozorro onenaren saria jasotzen duen tabernak.