wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Zas Zurrumurruen kontrako Euskal Sareak zurrumurruen kontrako proiektu bat sustatu du, eta proiektu horren baitan kokatzen da asteazkenean Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoko tailer eta ekintzen baitan, antolatuta egingo den mahaingurua. Genero zapalkuntza eta arraza zapalkuntza gurutzatzearen ondorioak aztertuko dira. Hizlarien azalpenen ondoren, parte hartzaileen artean gaiaren inguruan solasteko aukera izango da. 

Hizlariak: Irantzu Varela eta Norma Vázquez

Eguna: Urtarrilak 29, asteazkena

Ordua: 18:30etan

Lekua: Basazabal jauregia