wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen eta Lanbiderekin elkarlanean, enpresa ideiak garatzeko ekintzaileei bideratutako bi dirulaguntza lerro jarri ohi ditu abian. “2010ean, Azpeitiko Udalak eskualdeko beste udalekin elkarlanean, plan estrategikoa aurkeztu eta tramitatu zuen, eta horren baitan laguntzen dira diruz ekintzaileak”, adierazi du Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak. Diru laguntza horien bidez eskualdeko (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil, Beizama eta Aizarnazabal) ekintzaile gazteak lagundu nahi dira batez ere: “Ekintzaile izan daitezkeen gazte ugari ditugu, eta horiek ahalduntzeko eta laguntzeko dirulaguntzak dira honakoak eta horiek animatu nahi ditugu beren proiektuak aurkeztera”. Urtarrilaren 29tik otsailaren 14ra bitartean aurkeztu beharko dute proiektua laguntza eskuratu nahi dutenek.


Laguntza eskualdeko ekintzaileei bideratutakoa da eta baldintza eta data zehatz batzuei lotua: “Bi dirulaguntza lerro dira, epe eta baldintza batzuei lotuak. Ekintzaileei oinarriak ongi begiratzeko eta edozein zalantzaren aurrean guregana lasai jotzeko esan nahi diegu. Laguntzeko gaude”, gaineratu du.


Enpresa ideiak garatzeko edo negozioa abian jartzeko bideratuko dira dirulaguntzak, bi lan lerro nagusitan:

1.–Enpresa ideia bat garatzeko laguntzak: Ekintzaileak izan daitezkeen pertsonentzako laguntzak ekintzailetzako tokiko proiektuen barruan enpresa-ideia bat sortzen, aztertzen eta egituratzen bakar-bakarrik aritu daitezen. Lerro honetan, 8 lagunek jasoko dute laguntza; gutxienez 1.000 € eta gehienez 1.300.

Enpresa ideia garatzeko laguntzen eskaera egiten dutenek bete beharreko baldintzak:

  • Langabea izatea (lanaldia %30 baino gutxiagokoa bada ere onartzen da) eta Lanbidean enplegu-eskatzaile izena emanda egotea.
  • EAEn erroldatuta egotea.
  • Iaz JEZ Autonomoen Erregimen berezian alta emanda egon ez izana.
  • Enpresa ideia bat izatea
  • Lanbidek baimendutako erakunde laguntzaileren batek enpresa ideia bat garatzeko antolatzen duen aholkularitza eta laguntza prozesu batean parte hartzea.
  • Lanbideko dirulaguntzen onuradun ez izatea aurreko ekitaldietan.

2.– Enpresa proiektu berriak abian jartzeko laguntzak: Negozio-ideia zehatz bat duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak, betiere ekintzailetzako tokiko proiektuen esparruan. 1.500 eta 1.950 euro arteko laguntzak banatuko dira diru laguntza eskuratzen duten zortzi ekintzaileen artean.

Enpresa proiektu berriak martxan jartzeko diru laguntzen eskaera egiten dutenek bete beharreko baldintzak:

  • Langabea izatea (lanaldia %30 baino gutxiagokoa bada ere onartzen da) eta Lanbidean enplegu-eskatzaile izena emanda egotea.
  • EAEn erroldatuta egotea.
  • Iaz JEZ Autonomoen Erregimen berezian alta emanda egon ez izana.
  • Bideragarritasun plana eginda izatea
  • Lanbidek baimendutako erakunde laguntzaileren batek enpresa jarduera berria garatzeko antolatzen duen aholkularitza eta laguntza prozesu batean parte hartzea.
  • Lanbideko dirulaguntzen onuradun ez izatea aurreko ekitaldietan, lerro honetan.

Eskaera egin eta tutorizazio prozesurako honako prozedura jarraituko da:

  • Azpeitiko Udalean ideia edo proiektuaren aurkezpenari sarrera ematea: urtarrilaren 29tik otsailaren 14ra
  • Aurkeztutako proposamenen azterketa eta hautaketa: otsailak 17-18
  • Tutorizazio prozesuaren hasierako saioa: Otsailak 19
  • Tutorizazio prozesuak bi hilabete inguruko iraupena izango du eta hautaturiko ideia ekimen eta enpresa proiektuek bakarrik hartu ahal izango dute parte.

Informazio gehiago eskuratu eta laguntza jasotzeko:

Dirulaguntzak jaso eta horien inguruko informazio gehiago eskuratu nahi duenak Lanbidera (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. eta telefonoa: 945 18 13 42 / 40), Azpeitiko Udalera (943 15 72 00; Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) edo Iraurgi Berritzenera (943 85 11 00; Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) jo dezakete. Eskaerak Azpeitiko HAZ-en egin behar dira.