Bonoak udalak eta Kulturaz, Azpeitiko Kultur Mahaiaren kooperatibak elkarlanean ateratzen dituzte eta sarrera duten ikuskizunetarako balio du. 2019an adibidez, 200 ekitalditik gora antolatu dira eta hauetatik ia laurden bat izan dira sarreradunak (esaterako pasa den urte honetan hainbat ekitalditan sarrerak agortu egin dira: Benito Lertxundi, Ene kantak, Berri Txarrak, Egurra eta Kitto + Brigade Loco, Nogen, SA, Go!azen...) Datorren urtean ere gutxienez ikuskizun kopuru hori mantentzea aurreikusten dute.
Berrikuntzak
Ikuskizunetan aniztasunari erreparatuko eta denen gustuko gauzak ekartzen saiatuko direla adierazi dute, adina eta orekak kontuan hartuta. Bonoa 70 euroren trukean eskuratu ahalko da Sanagustin kulturgunean. Ikasle txartela dutenek, langabetuek eta jubilatuek dagokion agiriaren kopia aurkeztuz %50eko deskontua izango dute. Eta ohi bezala, salgai jarriko den bono kopurua mugatua izango da.
Sanagustin kulturgunean nahiz Soreasu Antzokian antolatutako honako ekitaldiez gozatzeko aukera eskaintzen da:
10 kontzertu
6 Antzerki/Dantza
Umeentzako 6 ikuskizun (heldu bat + ume bat).
Soreasu Antzokian diren ekitaldi guztietarako aurrez bonoarekin sarrera hartzea derrigorrezkoa izango da.
Kulturaz.eus webguneko agenda atalean bonoa erabili ahal den ekitaldiek ikur bat izango dute, bono jabeentzako jakingarri gisa.
2020ko programazio aurrerapena
Oraingoz aurreratu dituzten ekitaldiak honakoak dira: Ilegales, Zea Mays, Anier + Mad Muasel, Kukai dantza konpainiaren ‘Gauekoak’, Immaculate Fools + Jotakie, Fuel Fandango, Haatik dantza konpainiaren ‘Errimak bi oinetan’, Sonakay, Beheko Larraine konpainiaren 'Manifestu bat' ikuskizuna, Ekain Ibargurenean ‘Alejop!’ ikuskizuna, ‘Denboraren Taupadak’ haurrentzako antzerkia...