wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Ohiturari jarraituz, urtea bukatzerako Urteko Kirolariak hautatuko dira Azpeitian. Larunbatean izango da, aurtengoan, Basazabal jauregian izango da 12:00etatik aurrera. 

Larunbateko ekitaldian, 32 parte hartzaileren artean banatuko dira sariak, eta ekitaldiaren bukaeran, Emakumezko Kirolaria, Gizonezko kirolaria eta Kirol Boluntarioari sari bereziak ere banatuko dira. Emakumezko Kirolarirako 11 dira hautagaiak, Gizon Kirolarirako 13 eta kirol boluntariorako 8. Honakoak dira hautagaiak: 

Urteko kirolaria, emakumeak:  Lagun Onak futbol taldeko Ohorezko infantil taldea, Arantzazu Araneta (Lagun-Artea eskuderia), Ainara Iturralde (Iraurgi Saskibaloi Taldea), Carmen Cordero (Garmendipe bolo taldea), Maria Sanchez (Kimura Judo Elkartea), Izarraitz Igeri Elkarteko juniorrak, Ainara Tena (Xeye atletismo taldea), Begoña Bereziartua (Lagun Onak mendi bazkuna), Alaia Juaristi (eskia eta roller eskia), Vanesa Cerrajero (atletismoa) eta Naroa Aranbarri (Lagun Onak Txirrindulari Taldea).

Urteko Kirolaria, gizonak: Lagun Onak futbol taldeko lehen mailako jubenil taldea, Iokin Agirre (Lagun-Artea eskuderia), Julen Egiguren (Ilunpe Pilota Elkartea), Cesar Cristian (Xaputarrak xake kluba), Joseba Azpillaga (Iraurgi saskibaloi taldea), Rafael Zubeldia (Izarraitz igeri elkartea), Ibai Azpiazu (Xeye atletismo taldea), Aimar Zubizarreta (Kimura judo kluba), Jon Etxaniz (arrauna), Julen Lopetegi (triatloia), Angel Aizpuru (Lagun Onak mendi bazkuna), Oier Ibarguren (Lagun Onak txirrindulari elkartea) eta Joseba Ortega (atletismoa).

Urteko Kirol Boluntarioa: Amaia Goenaga (Kimura Judo Kluba), Alex Altolagirre (Ikasberri kirol elkartea), Ilunpe Kirol Elkartea, Ander Alonso (Xaputarrak Xake Taldea), Aitor Berasategi (Izarraitz Igeri Elkartea),Pedro Guerra, Jose Luis Muñoz (Lagun Onak Futbol Ttaldea),  eta Jose Inazio Arellano (Lagun Onak txirrindulari elkartea).