wrapper

Oharrak

Urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Azpeitian egiten den haurren danborrada dela eta, Azpeitiko Udalak datorren urterako karrozaren diseinua egiteko proiektuen lehiaketa antolatu du. Karrozan herriko ikastetxeetako haurrak joan ohi dira. Azaroaren 30a bitartean aurkeztu beharko dira diseinu proposamenak, udaletxean.

Urtero gisa, Azpeitiko Udalak Sansebastian Egunean, haurren danborradaren atzetik aterako den karrozaren diseinu proposamenak aurkezteko epea ireki du. Aurten, baserriari lotutako proposamenak egin baharko dira: Baserriko bizimodua, belaunaldiak lotu dituen uzta.

Karrozaren proiektu-lehiaketaren oinarriak ondorengoak dira:

1.- Nahi duten pertsona nahiz talde guztiek har dezakete parte. Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.
2.- Lanak edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
3.- Proiektuek, nahi eta nahi ez, sortu berriak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak, eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.
4.- Karrozaren neurriak ondorengo hauek dira: 2,80 m-ko zabalera x 3,85m-ko luzera eta 3,20 m-ko altuera.
5.- Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira, eta aparteko sobre batean egilearen datuak zehaztuko dira: NAN, zuzenbidea, telefonoa eta kurrikuluma.
6.- Aurreproiektuak aurkezteko epea azaroaren 30an amaitzen da. Epaimahaiak erabakia emango duen eguna modu egokian jakinaraziko da.
7.- Proiektuak, ondorengo helbidera bidali beharko dira:

Azpeitiko Udala
Festa Batzordea
Enparantza Nagusia, 5
20730 AZPEITIA
Tel: 943-157068

8.- Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du, eta bost pertsonak osaturikoa izango da. Ordezkaritza Udaleko ordezkariek eta dekoradore eskolakoek osatuko dute.
9.- Aurkeztutako proiektuen artean bakar bat aukeratuko da, eta proiektua gauzatzeko esleituko da.
10.- Planoak, bozetoak, 7.800,00 € baino gehiagokoa ez den aurrekontu zehaztua, eta gehienez A-4ko bi orrialde hartzen dituen memoria txiki bat aurkeztu beharko dira.
11.- Lehiaketaren irabazleak 1.500,00 €-ko saria jasoko du.
12.- Lehiaketa hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuek ez badute behar adinako kalitate edo baliorik.
13.- Oinarri hauek eta bertako baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak ez dira onartuko.
14.- Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea esan nahi du.
15.- Epaimahaiak hartuko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztien gaineko erabakiak, eta erabaki horiek apelaezinak izango dira. Epaimahaiak karrozaren exekuzio garaian jarraipen lanak egingo ditu. Lanak epaimahaiaren oniritzia eduki beharko du kopuru osoa jasotzeko.

Oharra: Azpeitiko Udalak, Festa Batzordearen bidez, 2020ko San Sebastian jaietako karrozarako honako gai hau proposatu du:

Izenburua:

Baserriko bizimodua, belaunaldiak lotu dituen uzta

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information