wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak haur eta gaztetxoei zientziarekiko ikusmina sortu asmoz antolatu du ekintza hau. LH 3tik 6ra bitarteko haurrei zuzendurik izango da tailerra eta esperimentuak eginez zientzia ulertaraztea izango da helburua. Saioak doan izango dira, baina beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. LH 3 eta 4koentzako saioa azaroaren 22an 17:30etik 19:30era bitartean izango da. L 5 eta 6koentzat azaroaren 23an 16:30etik 18:30era. 

Haurrez eta gaztetxoei zuendutako kimika saioak eskainiko ditu Udalak azaroan, Basazabal Formazio zentroan. Saio horien bidez, gazteei zientzia ikusgarri egin eta jakinmina piztea izango da helburua. Horretarako, ginkana saio bat egingo dute parte hartzaileek. Taldeka, lau esperimentu gauzatuko dituzte, eta saioan umeak esperimentu batetik bestera joateko aukera izango dute. Ikastaroko plazak mugatuak izango dira, talde bakoitzean 20-25 lagun izango dira. 

Zientzia esperimentuak egiteaz gain, horiek ulertzeko prozedura erabiliko da tailerrean. Hala, gazteek ikerketa edi argumentu bat planteatu beharko dute oinarri gisa emandako hainbat datutatik abiatuta. Ondoren, aditu baten laguntzarekin lau esperimentu egingo dituzte. Erreakzioak aztertu eta aurretik egindako hipotesiak egiaztatzen diren ikusiko dute. Saioan lortutako ezagutzak gogoan gordetzeko, erreakzio bakoitzaren atzean dauden teoria zientifiko nagusiak ulertaraziko zaizkie. 

Bi doako saio

Adinaren arabera multzokatuta, bi saio izango dira. Lehenengoa, azaroaren 22an 17:30etik 19:30ak bitartean izango da LH 3 eta 4koentzat. Azaroaren 23an, berriz, LH5 eta 6ko gaztetxoei zuzendurikoa egingo da, 16:30etik 18:30era. Saioak Basazabal Formazio Zentroan izango dira. Saioak doakoan izango dira, baina asistentzia mugatua denez, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako, formazioabasazabal@azpeitia.eus helbidera idatzi edo  688 845 118 telefonora deitu daiteke.