Alberdieneako obren baitan, saneamendu sareko kaudalean hainbat obra egin behar ditu, etxeak eraikitzen ari den enpresak. Ezinbestekoa da obra horiek gauez egitea eta irailaren 9tik 10era arteko gauean egiteko baimena eman zaie. Lan horiek direla-eta sortuko diren eragozpenengatik aurrez barkamena eskatu nahi die Udalak inguruko bizilagun eta merkatariei.