wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Atzo aurkeztu zuten uztailaren 25ean egin ohi den Baserritarren Eguna. "Historia luzeko festa izanik, garai berrietara egokitzen jakin duen" festa dela azpimarratu du Nagore Alkorta Azpeitiko Alkateak: "Horregatik, jende ugari biltzen da plaza inguruan eta egun polita izan ohi da gure herriarentzat". Festa Eguna antolatzen aritzen diren eragile guztiak ere eskertu nahi izan ditu eta "elkarlanean oinarritutako festak antolatzeko ezinbestekoak" direla adierazi du."Gure gurea den eguna da. Baserria eta baserritarren lana balioan jarri eta erakusteko eskaparatea da egun hori", dio.

Datorren ostegunean, hilak 25, ospatuko da Azpeitiko Plazaren inguruan urteroko Baserritarren Eguna. Urtero gisa, ohiko lehiaketak eta giroa izango dira nagusi, beste urte batez. 23 sagardogilek hartuko dute parte sagardo lehiaketan: "Lehiaketan parte hartzen duten sagardoak izango dira dastagai plazan. SAgardotegi bakoitzak 12 kaxa ekarriko ditu horretarako", adierazi zuen Xebastian Lizaso Urola bailarako sagardozaleen lagunakeko kideak. Epaimahaian 8 lagun izango dira: "Zazpi gizon eta emakume bat izango dira epaimahai. Azken urteotan elkartetik ere animatzen ari gara emakumeak animatu daitezen. Dastaketetan trebatu nahi duenak guregana jo besterik ez du", zehaztu zuen. Sagardo basoak 3,5€ balioko du, eta sagardoa gastatu bitartean nahi adina edateko aukera izango du erosten duenak.

Gizpuzkoako Sagardogileen Elkarteko Olatz Mitxelenak adierazi zuenez, "sektorea gustura eta pozik" etorri ohi da Azpeitira. Plaza "ona" omen da Azpeitikoa eta 47. urtez jarraian antolatzeko hemengo taldeak duen "indarra" jarri zuen balioan.

Sagardo lehiaketarekin batera, gaztarena ere egingo da azoka plazan. Aurtengoan 27 gaztagilek hartuko dute parte eta Premietxeberriko Itsaso Agirrek adierazi zuenez "azpeitiarrontzat oso berezia izan da bserritarrentzat azoka bat izatea herrian bertan, eta saninazio bezperetan". Eguna gustuko duela adierazi zuen eta "sagardoa eta gazta, eskutik helduta doazen bi produktu" direla gaineratu zuen.

Sagardo eta gazta lehiaketaz gain, eskualde mailako ganadu erakustaldia, bertsolariak, trikilariak... izan ohi dira, eta Mikel Odriozola Festa Batzordeburuak eman zuen beste guztiaren berri. Goizean, Cesar Valverde pilota txapelketa izango da Izarraitz Frontoian eta Nafarroako banderari omenaldia egingo zaio. Eguerdian, jendea plazan denean, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Xebastian Lizaso izango dira bertsotan kioaskotik eta trikitilariek ere alaituko dute giroa.

Eguna osatu nahi duenarentzat, arratsaldean Kantujira eta errekortariak ere izango dira. "Egun osoko festa eguna izqango da eta herritarrei kalera irten eta gizoaz gozatzeko gonbita egiten diegu", esanez, bukatu zuen.

EGITARAUA: BASERRITAR EGUNA

10:30 Goiz Eresia, Azpeitiko Musika Bandaren eta Izarraitz Txistulari taldearen eskutik
XXXV.CESAR VALVERDE TXAPELKETA FINALA, Frontoi Txikian. Kategoriak: pre benjamin B, pre benjamin A, benjamin A, alebin eta infantil

11:00 EUSKAL HERRIKO GANADU TXAPELKETA. EUSKADIKO XXIII.BLONDA TXAPELKETA

XXI.GAZTA LEHIAKETA Idiazabal jatorri deitunaren barne dagoen artzain gaztak parte hartu ahal izango du
Hazparnekoei harrera eta ongi etorria. Baserritar egunean ekintza ezberdinetan parte hartuko dute egunean zehar

11:30 Nafarroako banderari omenaldia. Perez Arregi plazatik Plaza nagusira kalejira eta ondoren ohorezko dantza. Antolatzailea: Azpeitiko Napar Zuzterrak

12:00 47. SAGARDO LEHIAKETA, Plaza Nagusian

18:00 Kantu Poteoa, San Martin Egoitzatik hasita

ERREKORTARIAK 2019
Ordua: 18:00
Lekua: Zezen Plaza