wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak Marea Urdina, aniztasun funtzionala duten pertsonen inklusioaren alde lanean diharduen elkartearekin elakrlanean Saninazio Egunetan behar bereziak dituzten txikienek ere barraka edo tiobiboez goza dezaten nahi dute. Hori dela eta, uztailaren 27 eta 31n 17:00etatik 19:00etara, ez da musikarik izango tiobibo edo barraketan.

Aniztasun funtzionala duten pertsonak zarata, argi edo musika altuekiko hipersentsibilitatea izan ohi dute, eta barraken moduko eremuetan oso urduri jarri ohi dira: “Keinu txiki horren bidez, uste dugu sentsibilizazio ekintza polita egin daitekeela, eta gainera, barraketan ibiltzea gustatu arren gaizki pasatzen duten behar berezi dun pertsona horiei barraketan ibiltzea erraztuko diegu”, adierazi du Mikel Odriozola Festa batzordeburuak.

Horretaz gain, iladan egoteko dituzten zailtasunez ere jakitun, Azpeitiko Udalak behar bereziak dituzten pertsonentzako txarteltxo batzuk aterako ditu (Udalean eskatu beharko da), eta hori dutenek lehentasuna izango dute atrakziora sartzeko. Aniztasun funtzionala duten pertsonen familiakoek txartela jasotzeko udaletxera Herritarren Arreta Zerbitzuan egin behar dute eskaera.

“Ekintza xinplea bezain esanguratsua dela uste dugu. Festetan ere inklusiboak izan behar dugu. Ekintza honen bidez, errealitate bati egingo diogu aurre eta guztiok egingo gaitu konstienteago aniztasun funtzionala duten pertsonek eta beren familiek dituzten zailtasunen inguruan”, azpimarratu du Odriozolak.

Aritz Orbegozo Marea Urdinako kideak Udala zoriondu eta eskertu nahi izan du: “Udalak proposatu zigun ekimen hau, eta guk esku zabalik hartu genuen. Poztekoa da Udalak horrelako sentsibilitatea erakustea eta festetan ere gurekin akordatzea”.

Tiobiboen eremua leku “deserosoa” dela adierazi du: “Umeek barraketara joan nahi izaten dute, baina azkenean leku deseroso bihurtzen dira; musikak eta zaratak estresa sortzen die, kolan egoteko zailtasunak izan ohi ditugu… eta ondo pasatu beharrean estres leku bihurtzen zaizkigu, eta horregatik, ekimen oso ederra iruditzen zaigu”. Inguruan ez du horrelako ekimenik ezagutzen, ezta Gipuzkoan ere, horregatik, beste hainbat udalentzat “eredugarria” izango dela uste du.

Bukatzeko, Mikel Odriozola batzordeburuak eskerrak eman nahi izan dizkie barraken arduradunei, ""hasieratik ulertu dute asmoa, eta inongo eragozpenik" ez dutela jarri adierazi du. 

 

WhatsApp Image 2019 07 15 at 10.59.43