wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Asteartean karuguak banatu, eta, atzo, agintaldi berrian Udal Gobernuko alkate eta zinegotziek eragileekin bildu nahi izan zuten antolaketa berriaren eta beren asmoen berri emateko. 120 bat eragileetako kideak bildu ziren Sanagustinera, eta giro onean egin zuten bilera. 

Bilerako sarrera eta azalpen eta asmo nagusien berri Nagore Alkorta alkateak eman zuen, baina zinegotzi bakoitzak ere bere arduraren berri eman eta arlo bakoitzaren erronka nagusika zeintzuk ziren ere azaldu zuten. 

"Ez da kasualitatea gaur hemen eragileekin bilduta egotea -hasi zen alkorta-, atzoko plenoan karguen edo arduren banaketa egin genuen, eta eragileekin bildu nahi genuen segidan. Gure proiektuaren oinarria zuek zaretelako". Azken urteotakoa ibilbide "emankorra" izan dela adierazi zuen eta egiteko moduetan eta parte hartzean pauso garrantzitsu asko eman direla: "Uste dugu horrek ere indartu duela herria. Batuta eta elkarlanean indar gehiago dugulako, eta Azpeitia hobeagoa egingo dugulako".

Datozen urteotako asmoa, bide horretan "sakondu eta salto bat ematea" izango dela azaldu zuen: "Orain artekoa oinarri hartuta, parte hartzean eta egiteko moduetan hobetzea".

Azpeitiaren isla izan nahi du udal berriak:"Proiektu zabala, integratzailea, sentsibilitate desberdinetako jendea batzen duena eta ilusioz betea bultzatuko dugu".

Orain arte hartutako konpromisoei helduko diete, eta maiatzaren 26ko hauteskundeetarako aurkeztutako programa izango dute bideorri: "Baina gure proposamenak ez dira itxiak. Azpeitiarrak erdigunean jarrita gobernatuko dugu. Gure leloa 'zurekin Azpeitia gara ' izan da, eta horixe izango dugu helburu proiektuetan; herritarrekin eta eragileekin gure asmo eta helburuak kontrastatzea, proiektuen inguruan hausnartzea, zuen ekarpenak jasotzea…".

 

BILERA, IRUDIETAN

eragileekin bilera

eragileekin bilera1

eragileekin bilera2

eragileekin bilera3

eragileekin bilera4