wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak gaur Aizarnan, Zestoan, lan istripuan hil den Haitz Beltz enpresako Urrestillako langilearen familia, lankide eta gertukoei doluminak eman eta bere elkartasuna adierazi nahi die. Golpe gogorra da langileriarentzat eta herriarentzat gaur gertatutakoa. Elkartasunaz gain beharrezko laguntza guztia ere eskainiko die hildako langilearen gertukoei Udalak, hala behar izanez gero.

Udalak enpresari zein Osalani istripuaren zergatiak aztertu eta lehenbailehen argitzeko eskatu nahi die. Era berean, udalerri osoko enpresei deia luzatzen die, herriarekin eta herritarrekin duten gutxieneko konpromisoak exijitzen duelako, langile ororen bizitza babestea egoera guztietan, oinarrizko baldintza gisa, eta lehentasun absolutu gisa. Arazo oso larria baita lan-istripuena.

Heriotza-istripua salatzeko eta familiari elkartasuna eta babesa adierazteko ekimen eta deialdiekim bat egiten du Udalak eta herritarrak ere gauza bera egitera deitzen ditu.