wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Azpeitiko Udalak urtero gisa, azaroan Azpeitian egiten diren Euskal Antzerki Topaketak direla eta, kartel lehiaketa abian du aurtengoan ere. Proiektuak aurkezteko epea maiatzaren 31n bukatuko da. 

OINARRIAK:

 

1.- Nahi duen edonork har dezake parte. Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.

2.- Lan horiek edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.

3.- Kartelek, nahi eta nahiez, argitaragabeak izan beharko dute, hau da, norberak sortutakoak eta lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerora gerta daitekeen edozein erreklamazioren aurrean.

4.- Lanak ondorengo neurrietan aurkeztu beharko dira:
450mm. zabal x 680mm. altu.

5.- Lehiaketara aurkeztuko diren kartelek, nahi eta nahiez, edizio bakoitzari dagokion izenburua eraman beharko dute goiburuan (orri honetan bertan datoz edizio bakoitzari dagozkion datuak, lanak aurkezteko epearekin batera).

6.- Lanak sinatu gabe aurkeztu beharko dira eta aparteko kartazal batean jarriko dira egilearen datu hauek:
. Jaiotze data, N.A.N. eta herria.
. Helbidea eta telefonoa.

7.- Lana aurkezteko epea urtetik urtera aldatu egin daiteke. Hori dela eta, edizio bakoitzerako deialdia behar den moduan jakinaraziko da. Horrez gain, epaimahaiak erabakia emango duen eguna ere modu egokian jakinaraziko da.

8.- Lanak helbide honetara bidali beharko dira.
Azpeitiko Udala - Kultura Saila
Plaza Nagusia, 5 - 20730 AZPEITIA
Edozein argibidetarako, 943 157 068 telefonora deitu

9.- Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatuko du.

10.- Kartel irabazlea bakarrik sarituko da eta 900 € jasoko ditu.

11.- Saririk lortzen ez duten lanak, epaimahaiak bere erabakia eman ondoreneko hilabeteko epean jaso beharko dira. Epe hori igarotakoan lana ez baldin bada jaso, egileak kartela Azpeitiko Udalaren esku uzten duela ulertuko da.

12.- Saria hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek ez balute behar adinako kalitate edo baliorik.

13.- Saria, edizio bakoitzaren amaiera ekitaldian emango zaio kartel irabazlearen egileari

14.- Saritutako lana Azpeitiko Udalaren jabetzako geldituko da eta honek Antzerki Topaketetako edizio bakoitzaren garapena sustatzeko nahi duen edo egoki iritzitako erabilera eman ahal izango dio, kartel irabazlea bihurtuko baita edizio bakoitzaren sustapenerako oinarrizko ardatz.

15.- Sarituak izan ala ez, lehiaketara aurkeztutako lan guztiak jendeaurrean jarriko dira Azpeitian, Udalaren Kultura sailak antolatuko duen erakusketa batean, deialdiaren epea amaitu ondoren eta epaimahaiak bere erabakia eman aurretik.

16.- Ez dira onartuko oinarri hauek betetzen ez dituzten edo baldintza hauetara egokitzen ez diren lanak.

17.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazi nahi du.

18.- Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak eta honen erabakia apelaezina izango da.