wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzeneko Enplegu aloaren bidez, maiatzaren 27tik ekainaren 4ra bitartean Bidelan programa garatuko da, bereziki emakumeei zuzenduta. Izena emateko epea zabalik dago. 

Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egingo dira partaideen gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. horren gain, eskualdeko sektore ezberdinetako profesionalen bisitak ere izango ditugu bertan (ekintzailetza, elikagaien manipulazioa eta garraioa, industria eta menpekotasuna - 3. adina) eta bakoitzak bere alorreko prestakuntza eta enplegu eskaintzak azalduko ditu.

Programan parte hartzeko interesa duten pertsonek, informazio gehiago lortzeko 943 85 11 00 telefonora deitu  (Sandra) dezake.