wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Maiatzaren 24an, ostiralean, egingo den Plazatarrak ikasturteko azkena izango da. Perretxikoan elkartuko dira arratsaldeko 17:30ean bertatik Urrestillara bizikletaz joateko (euria egingo balu, ekintza bertan behera geratuko litzateke). Ohi bezala HH5 eta LH6 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da.

Izena emateko azken eguna maiatzaren 22an, asteazkena, izango da eta Gazte Informazio Bulegoan (943 15 71 60 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.) edo Ludoteketan eman beharko da. Izena ematean ezinbestekoa da lau umeko arduradun batek, gutxienez, izena ematea eta ekintzan parte hartzea.