Urtero gisa, Udal Kirol Patronatuak igeri ikastaroak antolatu ditu haurrentzat uztailean. lau eta hamahiru urte bitarteko haurrei zuzenduriko saio trinkoak izango dira, eta uztailaren 1ean hasi eta 19ra arte luzatuko dira. Ikastaroa egunero izango da, astelehenetik ostiralera, bakoitzak izena emandako orudtegian.
Ikastaroen ordutegia, adinaren arabera izango da:
- 9:00etan: 7 - 13 urte bitartekoentzat
- 10:00etan: 4 - 6 urte bitartekoentzat
- 11:00etan:4 - 6 urte bitartekoentzat
- 12:00etan: 4 - 6 urte bitartekoentzat
- 16:30ean: 4 - 13 urte bitartekoentzat (Izen ematearean arabera, talde bat edo bi osatuko dira)
Izen ematea
Izen ematea maiatzaren 21ean zabalduko da igerilekuan. Ikastaroen prezioa 54,08€koa izango da bazkideentzat eta 94,66€koa bazkide ez direnentzat.