wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Gizarte arloan eta gizarte osasungintzan lanean dabiltzan elkarteei zuzendurikoa da laguntza, eta apirilaren 26ra arte izango da irekita laguntzak eskatzeko epea. 

Urtero gisa, Azpeitiko Udalak gizarte arloan zein gizarte osasungitzan lanean ari diren talde eta elkarteei zuzenduriko dirulaguntza deialdia abian jarri du. Hala, gaurtik apirilaren 26a bitartean izango da zabalik eskaerak egiteko epea. Eskaerak, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairuan) entregatu behar dira. 

 

Dirulaguntzak gizarte eta gizarte-osasun arloko zerbitzuen esparru zehatz hauetarakoak izan daitezke:

— Elkartearen beraren ohiko jarduerari eustea.
— Hitzaldiak.
— Herritarren sektore batzuen aisialdi eta denbora librerako jarduerak.
— Sustapen, sentsibilizazio, prestakuntza, informazio jarduerak/edo ekimenak, eta jardueraren zabalkundekoak.
— Elkarte zehatz horren jarduerarekin zerikusia duten material edo baliabide espezifikoak prestatzea.
— Elkartearen jarduerak bere baitan hartzen dituen kolektiboei zuzendutako interbentzio-programa zehatzak garatzea.
— Ohiz kanpoko izaeraz, Azpeitian sustraitutakotzat jotako ekitaldi, ospakizun eta urteurrenak antolatzeko ere eman ahal izango dira dirulaguntzak

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak

— Eskatzailearen edo/eta ordezkariaren Nortasun Agiriaren kopia.
— Erakundearen IFKren kopia.
— Eusko Jaurlaritzako Elkarte eta Entitate Erregistroan izena emanda dagoenaren Ziurtagiria, badagokio.
— Kontu korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.
— Elkartearen jarduera orokorraren memoria.
— Diruz laguntzea eskatzen den proiektu, jarduera edo programaren memoria.
— Elkartearen jarduera orokorraren gastuen eta sarreren aurrekontua, edota, bestela
— Diruz lagundu nahi den proiektu, jarduera edo programa zehatzaren gastuen eta sarreren aurrekontua.
— Eskabidea egin den urtearen aurrekoari dagozkion gastu eta diru-sarreren likidazio erreala edo balioetsia, bai entitatearen jarduera orokorrari bai dirulaguntza xede duen proiektu edo jarduera espezifikoari dagokiona, jarduera hori iaz egin bada. Agiri horiek Udalean aurkeztuak baleude, ez da berriro aurkeztu beharrik izango.
— Administrazioarekin Gizarte Segurantzako betebeharrak eta Zerga obligazioak betetzerakoan egunera dagoela egiaztatzea.

Diru laguntzaren inguruko informazio osoa.