wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urrestillarako bidegorriaren bigarren faseko obrak datozen asteetan hasiko dira. 2018. urtea bukatzerako lehiaketa publikoa egin zuen Udalak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bidegorria pasatzen den lurren desjabetza egiteko zain zegoen. Desjabetzeen prozesua azkenetan denez, Azpeitiko Udalak lehiaketa publikoko irabazle izan zen Altuna y Uria enpresarekin sinatu du obrak egiteko kontratua.

Lehiaketa publikoa
Construcciones Moyua, Altuna y Uria, Campezo obras y servicios eta Urbycolan enpresen eskaintzak jaso ziren obrak egiteko, eskaintza teknikoki egokiena eta merkeena egin zuen Altuna y Uria enpresak irabazi zuen lehiaketa; obra zuzendaritza ere esleitua du Udalak. Obraren inbertsioa 1.009.672,40 eurokoa izango da (%21eko BEZ barne).

Bidegorriaren datuak
Bidegorri berria 1.550 metro luze eta oro har 3 metro zabal izango da. Bi fase nagusi ditu Azpeitia eta Urrestilla lotuko dituen bidegorriak; lehen faseko obra, okindegi zaharretik Atxubiagako biribilgunera artekoa, udalari zuzeneaz zegokiona, iaz, uda aurretik, bukatu zen eta 195.539,90 eurotan esleitu zen lehiaketa publiko bidez. Laster hasiko diren obrak bigarren fasekoak izango dira. Bidegorria eraikitzeko idatzitako proiektua Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialaren Urola bailarako 5. ibilbidearen zati izango da.