wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Diego Garcia, Martin Fiz eta Alberto Juzgadoren 1994an Helsinkin jokatutako Europako txapelketako argazki bat du irudi aurtengo Azkoitia Azpeitia maratoi erdiak, eta historia gogoratuz, historia egiteko prest dute ia guztia antolatzaileek. Gaur aurkeztu dute ofizialki lasterketa. Izen ematea oraindik irekita da, baina antolatzaileek jakinarazi dute iaz baino hobeto doazela, eta 1.100 parte hartzailera iristean itxi egingo dutela (gaur 900 ziren izena emanda).

 Ia dena prest da martxoaren 30ean izango den Azkoitia Azpeitia maratoi erdirako. Azken lanetan ari dira antolatzaileak eta gaur eman dituzte lasterketaren nondik norakoen xehetasunak. Esti Elduaien Kiroletako batzordeburuak esker hitzak izan ditu: "Eskerrak antolatzaile, boluntario eta bestelako babesle guztiei lasterketa antolatzeko egiten duzuen lanagatik. Guretzat ezinbestekoa da gaur egun kirola baloreekin lotzea, eta lasterketa honek bete betean egiten du bat gure filosofiarekin. Horretaz gain, urtez urte eginiko ibilbideak mapak kokatu gaitu", zehaztu du. Diegoren ametsarekin jarraitzen duela dela ere balioan jarri nahi izan du: "Haren ametsa zen kirolari herrikoiak eta elitekoak elkarrekin aritzea, eta proba honek hori eskaintzen du. Gainera, berdintasunerako pauso garrantzitsu izan daitekeela ere iruditzen zaigu, emakumeen presentzia, batez ere lasterketa laburrean, handia baita". Agustin Jimenez probaren antolatzaileak eman du gaur arteko datua: lasterketa laburrean 200 lagun inguru daude izena emanda eta %48a emakumea da. 

 

Azpeitian, hainbat zerbitzua

Dutxak eta aldagela zerbitzua Azpeitiko igerilekuan izango dira; masaje zerbitzua ere izango dute nahi dutenek, helmugan. 3 eta 10 urte arteko umeentzako ludoteka zerbitzua ere emango da, Sanjuandegiko Txiki Txoko ludotekan, 15:00etatik 19:00etara bitartean ohi bezala: "lasterka nork egin aukeratu beharrik ez dezaten izan biek parte hartu nahi duten bikoteek". 

Autobusak Azpeititik Azkoitira

Azpeititik Azkoitiko irteerara joateko autobusak izango dira, Ikasberriko biribilgunetik 14:30etatik 16:00ak bitartean. Antolatzaileek azken unera arte ez egoteko zain gomendatu du: "Jende asko gelditzen da Azpeitian azken unera arte, eta horrek arazoak sortzen dizkigu gero", zehaztu du.

 

16:15ean hasiko da lasterketa laburra, eta 16:30ean lasterketa nagusia. Jakinarazi dute, izen ematea irekita bada ere, balitekeela laster itxi beharra izatea: "Iaz baino hobeto doaz izen emateak, gaur 900 lagunek emana dute izena maratoi erdian, eta 200 lagunek lasterketa motzean. 1.100 lagunek izena ematen dutenean lasterketa nagusian, itxi egingo dugu", zehaztu du Jimenezek. 

 

Lasterketa eta gehiago

Ohi bezala, lasterketaz gain, Diego Garciari eta Maratoi Erdiari lotutako hainbat ekintza antolatu dituzte. Hala, astelehenean, Sanagustin Kulturgunean 1994-2004 arteko argazki ete prentsa errekorteekin osatutako erakusketa irekiko dute. Martxoaren 28an, goizean, Diego ezagutzen emanaldia eta solasaldia egingo dituzte eliteko atletekin. Sanagustin kulturgunean, 11:00etan hasiko da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzako saioa. Bukatzeko, EITBk egindako 'Diego Garcia bidegilea' dokumentala aurkeztuko dute hilaren 29an, 20:00etan Baztartxon.