Urtero gisa, Azpeitiko Udala udazkenean egingo den Euskal Antzerki Topaketen antolaketa lanetan hasi da. Udazkeneko topaketetan parte hartuko duten lanen aukeraketa egiteko, proiektuak aurkezteko epealdia ireki berri du. Apirilaren 15era arte aurkez daitezke proposamenak, Udalean.
Ezinbestean, bi betebehar izan behar dituzte obrek; Euskal Herriko talde batek taularatzea eta euskarazko obra izatea.
Eskaerakin batera, obraren aurkezpena, sinopsia edo laburpena, fitxa tekniko eta artistikoa eta material grafikoak aurkeztu beharko dira. Eskaerak udaletxeko Herritarren Arreta Zerbiztuan edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean aurkez daitezke. Edozein argibideratako 943 15 70 68 telefonora deitu edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi daiteke.