Alberdienean etxeak eraikitzeko obrak aurrera doaz, eta garajeetako hormigonatze lanak egiten ari dira. Hala, urtarrilaren 16an, goizetik gauera arte hormigonatze lanak egin behar dituzte, lanak eguraldiaren arabera luzatu daitezke (06:00etatik 23:59 arte) . Goizetik 21:00ak arte Artetxe aurrea itxita izango da ibilgailuentzat, eta oinezkoen pasoa ere itxiko da Olazko Amaren plaza eta Artzubiko zubiaren artean.
Alberdieneako obrak direla eta bihar itxita izango da Artetxe aurrea
- 15/01/2019
Alberdieneko obrak aurrera doaz, eta bihar, obrekin jarraitzeko ibilgailuen eta oinezkoen ibilbideak egokituko dira. Hala, zama lanetarako, aurrez egin bezala, Errebalekoek Arana kaletik sartu eta irten beharko dute. Goiko Kalekoek, berriz, plazatik gora sartzeko aukera izango dute lanek irauten duten bitartean. Obrak iraungo duen denboran sortuko diren eragozpenak direla eta, aurrez barkamena eskatu nahi die Udalak bertako bizilagun, merkatari zein bestelakoei.