wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Loiolabide 1 eta 17 etxe-atarien arteko zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak bide onetik doaz. Plazaren erabilera publikoa kontuan izanda, beste hainbat gunetan egin izan duen bezela aurrekontuaren %30ari egingo dio aurre Udalak. Obraren nondik norakoak, Udalak eta auzoko bizilagunek adostuta bezala egingo dira, eta duela zenbait egun, Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako burua obrako arduradunekin eta bizilagunekin elkartu zen obraren jarraipena egiteko.

Inguru hori pixkanaka-pixkanaka doa berritzen, hau hirugarrengo fasea eta azkena izango da. Aurretik, ibai ondoko zein errepide ondoko zatiak berritu ziren eta etxe arteko plazatxoa berritzearekin amaituko dira obrak. Azken faseko obra horiek aurreikusita bezala doaz aurrera. 

Garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea emateko etxeatarietako bizilagunekin adostuta berritzen ari dira plaza. Obra osoaren aurrekontua 450.000 eurotakoa da: "Udalak ezarrita duen irizpideari jarraituz aurrekontuaren %30a ordainduko du, legez gaineko zoladura ordaintzera bakarrik behartuta badago ere", adierazi du Josu Labaka zinegotziak.