wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Gero eta gutxiago falta da sansebastianetarako. Festak iristeko hasi da atzera kontaketa, eta Azpeitiko Udalak egun berezi horietan ere herritarrak omendu eta beren lana goraipatzeko tartea hartuko du.

Hala, sansebastian bezperan, 00:00ak iristearekin batera Arauntza Elkarteko kideak omenduko dituzte. Aurten 50 urte beteko ditu talde horrek danborradan irteten, eta urteurren seinalatu hori aprobetxatuz, elkarte guztiei egin ohi zeien bezala, udaletxera igo eta omenaldia egingo zaie. Udalak Mikel Sansebastian tailagileak egindako oroigarria emango die.

Sansebastian egunean, berriz, haurren danborrada plazara iristean Dioni eta Iñigo Perez anaiei errekonozimendua egingo die Udalak. 40 eta 50 urtetik gora daramatzate pereztarren parrokiko Gabonetako jaiotza muntatzen eta desmuntatzen, eta Udalak urtez urte egindako lan ixila aitortu nahi die keinu horrekin. 

 IMG 2062

Perez anaian (behean, errdian) aurtengo kabalgata egunean.