wrapper

Oharrak

2017an abian jarri zen abian Arkupehotsak proiektua, Sanagustin kulturguneko arkupean atondutako oholtzan euskal musikaren alorrean sortzaile berriei eta musika ekimen berriei bide emateko plaza gisa. Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatibak abian jarritako proiektu hori, kulturan ohiko den gisa, elkarlanaren fruitua da, eta Azpeitiko Udala proiektuaren parte da, beste hainbat eragilerekin batera.


Proiektuaren helburu nagusiak, musika sortzaile berriei nahiz garatze bidean dauden musika proiektu berriei plaza duin bat eskaintzea; herriko, eskualdeko eta oro har Euskal Herriko sortzaileen dinamika aktibatzea, euskarazko sorkuntzarako baliabideak jarri eta euskal musikari hedapena ematea, musika sortzaile berrien erreferentzia puntu bat izatea eta inguruan ditugun sortzaileak balioan jarri eta beren jardunerako tresnak eskaintzea izan dira. 

Lehen edizioak uzta ona utzi zuen eta musika proposamen interesgarriak plazaratzeaz gain Hazparneko Falta taldearen diska plazaratzea ahalbideratu zuen. 

2018ko irailetik martxan den bigarren edizio honetan 10 talde berriren proposamenak entzun ahal izango dira. Irailean Soma Cult eta Dunne taldeak izan ziren, pasa den ostiralean Izei eta Deus Ez taldeak, eta datorren maiatzera bitartean beste 6 talde pasako dira Sanagustin kulturguneko arkupeko oholtzatik. Nomadak eta Dekot taldeak, esaterako, otsailaren 8an izango dira arkupeetako oholtzan.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information