wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Egun bereziak eta ekintzatz beteak datoz Azpeitira. Hori dela eta, aldaketak izango dira datozen bi astearteetako azoketan. Abenduaren 25a eta urtarrilaren 1a, astearteak, jai egunak direnez, astearteetako azokak astelehenera pasatu dira.

Horretaz gain, ordea, Gabon bezpera eta Urte Zahar eguna izanik, ekintza ugari egongo dira plazan (Olentzero eta Mari Domingiren etorrera eta San Silbestre lasterketa), eta Udalak ekintza guztiak bateragarri egiteko modua bilatu du alde guztiekin hitz egin ostean. Hala, plazan (kanpoan) egoten diren postuak Done Jakue kalean eta Olazko Amaren Plazan izango dira datozen bi asteetan. Ohi bezala, baserritarren azoka, Azoka Plazan izango da.