wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Abelur nekazaritza kooperatiba pauso garrantzitsuak ematen ari da laneko egunerokoan euskararen erabilera indartzeko. Lan horren emaitza gisa, datozen egunotan Urrezko Bikain ziurtagiria jasoko dute. Atzo Eneko Etxeberria alkatea eta Josu Labaka Euskara zinegotzia Abelurren egoitzan izan ziren, eginiko lana aitortu eta zoriontzeko.

Azpeitiko Udalak, Azpeitiko enpresei hizkuntza-gestiorik egokiena lortzen laguntzeko Elegune programa du abian, Euskara Patronatuaren bidez. Zerbitzu profesionala eta integrala eskaintzen du, eta enpresetan euskarari dagokion tokia eta funtzionaltasuna aurkitzeko, laguntza eta baliabideak esku-eskura jartzea da bere eginkizuna. Hau da, enpresetan euskara-planak garatzen ditu. Abelur nekazaritza kooperatiba azken urteotan beraien eguneroko lanean euskarak gero eta presentzia gehiago izan dezan lanean aritu dira, eta horren emaitza da ziurtagiria. "Euskararen erabilera bultzatzeko eta lan munduan sustatzeko duzuen konpromisoa eskertu eta errekonozitu nahi dizuegu", azaldu zien Eneko Etxeberria alkateak, Imanol Arrieta kooperatibako Lehendakariari eta Josune Bastida eta Lurdes Alberdi euskara batzordeko kideei. 

18 langile ditu Abelurrek eta beraien hitzetan "ezinbestekoa izan da Elegune programak eskeintzen duen laguintza", beraien eguneroko hizkuntz ohituretan eragiteko. Josu Labaka euskara zinegotziak ere ahalegina eskertu nahi izan die: "Egunerokoak gain hartzen digu, eta euskara plana egin eta aldaketak egiten joateko prestutasuna behar da, eta lana ekartzen du. Zuek horretarako denbora hartu duzue,  eta hori eskertzea besterik ez zaigu gelditzen". Imanol Arrieta lehendakariak, berriz, "euskara batzordekoek eginiko lana" txalotu nahi izan du. 

 

Enpresetan lanean

Aurten Abelurrek bezala, iaz Kimu Bat enpresak lortu zuen Urrezko Bikain ziurtagiria. Bide horretan, aurrera begira Elegunek eginiko lanak emaitzak ekarriko dituela aurreikusten da, eta datorren urtean ere Bikain ziurtagiria eskuratzeko ahalegina egitekotan dira hainbat enpresa. Gaur egun Elegune programaren bidez herriko 10 enpresatan ari da Udala euskararen erabilera sustatzen. Programa irekia eta doakoa da, beraz, laneko egunerokoan euskara sustatzeko ahalegina egiteko borondatea eta konpromisoa duten enpresek Euskara Patronatuarekin harremanetan jartzea besterik ez dute informazioa eskatzeko.