wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Herritarrek hainbat ekintza zein bilkuretarako erabiltzen dituzten gela horiek, orain artean, udaletxean eskatu behar izaten ziren. Herritarrei eginkizun hori erraztu asmoz, erreserbak.azpeitia.eus atariaren bidez erreserbatzeko aukera ere badago gaurtik aurrera. 

Erabilera handia dute Baigerako zein Sindikatu Zaharreko lehen solairuko gelek. Edozein herritarren erabil dezake ekintzaren bat edo bileraren bat duenean, eta herritarrei horiek erreserbatzeko erraztasunak eman asmoz, online egiteko aukera jarri du Udalak: "Herritarren eskura dauden baliabideak erabiltzeko erraztasunak jartzea da helburua, eta hau pauso bat da, proba gisa", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak. 

Orain artean, udaletxera etorri eta eskatu behar izaten zen. Hemendik aurrera, aukera horrez gain, norberak bere ordenagailutik edo mugikorretik online egiteko aukera izango du, eguneko edozein ordutan. Oso modu errezean egin daitezke erreserbak, sartu webgunera, aukeratu gela eta erreserbatu nahi duzun egun eta orduan eman izena. 

Erreserbak hilean hilekoak egin ahal izango dira, egoera edo baldintza berezien kasuan (aldi baterako erreserbak, ospakizun edo data seinalatuetan...) udaletxean egin beharko da erreserba. Gelak goizeko 08:00etatik 23:00etara erabil daitezke. Erreserba egin duenak eguna eta ordua iristean udaltzaingora joan beharko du giltza hartzera eta nortasun agiria aurkeztu beharko du.