Armairuko kamiseta bat hartu eta zure estilora pertsonalizatzeko aukera eskaintzen duen tailerra egingo da azaroko familia ekintzen baitan, Ekoetxean.
Horretarako, eskura ditugun pintura, botoi, zinta edota bestelako apaingarriak erabiliko dira.
- Noiz: Azaroaren 18an
- Non: Ekoetxea Azpeitian(lehen Ingurugiro Etxea museoa)
- Ordua: 10:30-13:00
- Nori zuzendua: 6tik 12 urte bitarteko umeei eta beraien familiei
- Doakoa izango da
- Plaza mugatuak.
- Izen ematea azaroaren 15a baino lehen. Tlfn: 943 81 24 48