wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Iazko uztailean ireki zen Izarraizko atea parkea, eta iaz zein aurtengo udan herritar zein bisitarientzat udako egun bero zein epeletarako leku paregabea bilakatu da. Aurtengo udan ere jendetza ibili da, eta Udala "pozik" da herritar zein bisitariek emandako erabilerarekin. Ekainaren erditik gaur arte izan dira irekita txorroak.

Herritarrek hartu dute ohitura Izarraizko Atea parkera joateko; haur eta gaztetxo ugar joan ohi dira bero egunetan, baina paseora joan ohi direnak ere gero eta gehiago dira. Bero egunetan igerileku edo hondartzaren alternatiba ere bada parkea askorentzat: “Bero egunetan jende gehiago joan ohi da parkera, bai herritarrak eta baita inguruko herrietako bizilagunak ere”, adierazi du Josu Labaka zinegotziak. Ur-txorroak dira, batez ere, gaztetxoentzat erakargarri: “Poztekoa da iazko nobedadea eta gero, herritarren aisi eta atsedenerako leku bilakatu dela ikustea. Gero eta jende gehiago dabil parkean, eta herritarrek bere egin duten parkea da, azaldu du.

Udako txorroak itxita, atsden eta aisialdira leku izaten jarraituko du parkeak.