wrapper

igualdad Sub

Zaintza lanetan aritzen diren emakume etorkinen bizi baldintzak hobetzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta Malen etxeak

Zaintza lanetan aritzen diren emakume etorkinen bizi baldintzak hobetzeko hitzarmena sinatu dute udalak eta Malen etxeak

Azpeitiko Udalak eta Malen Etxea Elkarteak hitzarmena sinatu berri dute, zaintza lanetan aritzen diren emakume etorkinen zerbitzura izango den udal etxebizitza baten lagapena egiteko. Hitzarmen horren baitan, udal jabetzako etxebizitza bat utziko zaie Azpeitian zein inguruetan bizi diren eta zaintza lanetan aritzen diren emakume etorkinei aterpe emateko. Izan ere, emakume horiek une jakin batean lanik gabe eta bizitorik gabe gera daitezke, zaintzen duten pertsona hil edo egoitza soziosanitario batera joan delako. Beste lan bat bilatu bitartean izango dute erabilgarri etxebizitza.

Leer más
'Panpina' antzezlana eta solasaldia Emakume Txokoaren ikasturteari bukaera emateko

'Panpina' antzezlana eta solasaldia Emakume Txokoaren ikasturteari bukaera emateko

Ez ohiko ikasturteari bukaera emateko, Erika Olaizola azpeitiar antzezlearen obraren emanaldia eta solasaldia antolatu ditu Emakume Txokoak. Maiatzaren 28an, 18:30ean izango da eta dagoeneko eskuratu daitezke gonbidepenak. 

Leer más
Ainara Gorostizu: "Emakume guztiok, ama izan ala ez, askatu beharreko korapiloa da, oraindik ere, amatasunarena. Emakume guztiok bizi dugun presioa da"

Ainara Gorostizu: "Emakume guztiok, ama izan ala ez, askatu beharreko korapiloa da, oraindik ere, amatasunarena. Emakume guztiok bizi dugun presioa da"

Ainara Gorostitzu Muxika Hik Hasi egitasmo pedagogikoko kazetariari, gertutik tokatu zaio haurren zaintzaz eta gurasotasunaz entzutea eta hausnartzea.Horretaz gain, urteak daramatza feminismoaren alorrean lanean, eta hala, ezinbestekotzat jo du amatasuna eta feminismoa uztartzeko eztabaida- eta gogoeta-dinamikak sustatzea. Maiatzaren 4an hasita, Amatasun bizigarriaren baiatko formazio saioa eskainiko du Emakume Txokoan. Oraindik ere badago formazioan izena emateko aukera. 

Leer más
Azpeitiko emakumeen memoria kolektiboa berreskuratzeko proiektua abiatu du Udalak

Azpeitiko emakumeen memoria kolektiboa berreskuratzeko proiektua abiatu du Udalak

Emakumeen memoria kolektiboa ikertu eta herritarren artean ezagutarazteko prozesua abiatu du Azpeitiko Udalak. Proiektua aurkeztu eta bertan parte hartzeko interesa duten herriko emakumeekin talde eragilea osatzeko lehen bilera egingo du datorren astean, apirilaren 20an, 18:00etan Emakume Txokoan. Parte hartzeko aurrez izena eman beharko da Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzita.

Leer más
Ikastaro eta ekintza ugari izango dira datozen hilabeteotan Emakume Txokoan

Ikastaro eta ekintza ugari izango dira datozen hilabeteotan Emakume Txokoan

Urte berriarekin bat, Jabetza Eskolaren baitan hainbat ikastaro antolatu ditu Udalak, Emakume Txokoan. Urtarriletik ekainera bitartean sei ikastaro gauzatuko dira. Horietaz gain, ohiko ikastaro iraunkorrak eta beste hainbat ekintza ere antolatu dituzte. Ikastaroetan izena emateko epea urtarrilaren 11tik 22ra izango da zabalik.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea