wrapper

igualdad Sub

LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta herri bizigarriagoa  lortzeko egitasmoa hasi du udalak

LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta herri bizigarriagoa lortzeko egitasmoa hasi du udalak

Eihera kooperatibaren laguntzaz, herriko LGTBI+ pertsonen errealitateak ezagutu eta ekintza-plan bat osatu nahi du Azpeitiko Udalak. Helburua da pertsona horien bizi baldintzak hobetu ahal izateko neurri eta politika zehatzak diseinatu ahal izatea.

Egitasmoak hainbat fase izango ditu: hasteko, herriko LGTBI+ pertsona, eragile feminista, elkarte eta norbanako ezberdinekin bilduko dira Eiherako teknikariak, kolektiboaren behar, aldarrikapen eta ikuspegiak jasotzeko. Ondoren, udaleko sailekin lan-saioak egingo dira, administrazioaren barruan dauden muga, zailtasun eta aukerak arakatzeko. Azkenik, egindako ibilbidearen berri eman, eta sortutako neurri eta politiken aurkezpena egingo da.

Leer más
​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

​ Nafarroako hilketa matxista salatzen du udalak

Nafarroan eraildako 7 urteko haurraren hilketa salatu nahi du udalak. Indarkeria bikarioko kasua dela egiaztatuko balitz, hamabi lirateke 2003tik Euskal Herrian bortxa matxistaren ondorioz hildako haurrak. Hildakoaren senitarteko zein gertukoei bere elkartasuna adierazteaz gain, hilketa salatzeko mugimendu feministak antolatu ditzakeen mobilizazioekin bat egiten du udalak.

Leer más
Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Aho batez onartu dute indarkeria matxistaren biktimei arreta emateko protokoloa

Azaroko ohiko udalbatzarra egin dute gaur, eta EH Bilduko nahiz EAJko zinegotzien adostasunarekin onartu dute indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko bigarren erakunde arteko protokoloa. Besteak beste, bi dokumentu biltzen ditu protokoloak: alde batetik, indarkeria matxista kasuetan emakumeen arreta hobetzeko erakundeen arteko (Azpeitiko Udala, Osakidetza eta Ertzaintza) koordinazioa nola egin zehazten duen dokumentua, eta, bestetik, udalak indarkeria matxista kasuen aurrean salaketa publikoa egiteko gauzatu beharreko jarduketei buruzko dokumentua.

Leer más
Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

Eraberrituta dator sexu, genero eta bikote aholkularitza zerbitzua

2012tik eskaintzen du Azpeitiko Emakumeen Txokoak hezkuntza eta sexualitate aholkularitza zerbitzua. Hasieratik, herritarren kezkak eta nahigabeak bideratzeko asmoa izan du, betiere genero ikuspegia kontutan hartuta. Ikasturte honetan, zerbitzua eraberrituta eta izen berriarekin dator: Lardaxka sexu, genero eta bikote aholkularitza izenpean hasiko da martxan.

Leer más
Matazak, Azpeitiko emakumeei buruzko memoria ariketa, ibilbide batean jasoa

Matazak, Azpeitiko emakumeei buruzko memoria ariketa, ibilbide batean jasoa


Gaurkoan, memoria ariketa baten emaitza aurkeztu du Azpeitiko Udalak: Matazak proiektua. Urte luzez mamitu eta ondutako lana izan da, emakumeen memoria kolektiboa jasotzera eta zabaltzera datorren ariketa. Nagore Alkorta alkateak eta Leire Goenaga alkateordeak azaldu dutenez, “bigarren maila batean” geratu izan da emakumeek gizartean, ekonomian, politikan nahiz beste arlo askotan egindako ekarpena. “Bide luzea dago egiteko emakumeen oroimen historikoaren bueltan, eta, bide horretan, urrats bat gehiago egin nahi izan du Azpeitiko Udalak”, adierazi dute. Aurkezpenean izan dira Malen Aldalur Parekidetasun teknikaria eta Ione de la Cruz Emakume Txokoko dinamizatzailea ere.

Leer más
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information